Atzealdea

Donostia eta Lasarte-Oria arteko bizikleta-bidea osatzen duen beste tarte bat inauguratu da

Foto Donostia eta Lasarte-Oria arteko bizikleta-bidea osatzen duen beste tarte bat inauguratu da

Donostia eta Lasarte-Oria arteko bizikleta-bidea osatzen duen beste tarte bat inauguratu da

Lasarte eta Txikierdi arteko bidegorri-tartea aurkeztu da gaur goizean. 250 metroko tarte honekin Donostia eta Lasarte-Oria arteko bidegorriaren lotura amaitzen da.

Donostia eta Lasarte-Oria arteko bizikleta-bidea osatzen duen beste tarte bat inauguratu da

Marisol Garmendia Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako diputatuak eta Jesus Zaballos, Lasarte Oriaren alkateak gaur goizean, Lasarte eta Txikierdi arteko bidegorri-tartea aurkeztu dute. 250 metroko tarte honekin Donostia eta Lasarte-Oria arteko bidegorriaren lotura amaitzen da. Honakoa, aurten amaitu diren foru-sareko lau bidegorri-tarteetako bat da.

Bidegorrien Foru Sarean, guztira, 294,1 kilometro amaituta daude, eta Bizikleta Bideen Lurraldearen Arloko Planean aurreikusitakoen % 50 inguru eginak daude. Marisol Garmendia diputatu sozialistaren hitzetan:  “Donostia eta Lasarte-Oria arteko bizikleta-bidea amaitu izana albiste ona da.  Departamentu honetatik mugikortasun iraunkorra sustatzen jarraitu nahi dugu, eta gipuzkoar eta bisitari guztiei gure lurraldean barrena bizikletan ibiltzeko erraztasunak eman nahi dizkiegu. Hori dela eta, aurten lau tarte berri inauguratu ditugu eta 2017an lanekin aurrera jarraituko dugu. Eskualde honi dagokionean, hain zuzen ere, Txikierdi 2 tartea eraikitzeari ekingo zaio. Tarte honen ibilbideak Urbil saltoki-gunea inguratuko du eta Michelingo guneraino luzatuko da. Lanak datorren urtean hasiko dira”.

Horren haritik Garmendiak gogoratu du, datorren urteko aurrekontuei begira, 75.000 euro esleitu dituztela Gipuzkoako udalek herri barrutik igarotzen diren bidegorri-tarteen lanetan aurrera egin dezaten. Bidegorri-tarte berri hau Urbil saltoki-gunearen inguruko bizikleten eta oinezkoen sarbideen barruan kokatzen da. Donostiako Errekalde auzoko bizikleten eta oinezkoen pasealekua eta Lasarte-Oria udalerriaren muga lotzen dituen bideari 250 metro gehitu zaizkio, bi gune horietara bizikletaz iritsi ahal izateko.

Aurten Anoeta eta Tolosa arteko tartea jarri zen martxan, eta aurki Astigarragako eta Adunako tarteak amaituko dira. Horri esker Irizar etxearen egoitza kokatua dagoen industria-poligonoraino heldu ahal izango da. 2015. urtean, Mugikortasuneko Departamentuak bost bidegorri-tarte zabaldu zituen, eta 2016. urtean beste lau. Bidegorri horien bitartez, garraio motorduneko trafikoak eragindako ingurumen-inpaktua murrizten da eta bizikletaren erabilera sustatzen da –eguneroko joan-etorrietarako zein aisiarako edo kirola egiteko– garraio iraunkor bat bezala.