Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Administrazioarekiko Epaitegiak baliogabetzat jo du erraustegiaren lehen esleipenaren kontratuaren deuseztapena

Administrazioarekiko Epaitegiak baliogabetzat jo du erraustegiaren lehen esleipenaren kontratuaren deuseztapena

Asensio: “Epaia jakinarazi diegu zerbitzu juridikoei eta erantzukizun guztiak eskatuko ditugu”.

2017/01/05

Donostiako Administrazioarekiko 1. Epaitegiak, gaur jakinarazitako epaiaren bidez, zuzenbidean erabat deuseztatutzat jo du Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioaren Aparteko Batzar Orokorrak 2013ko azaroaren 25ean hartutako erabakia, zeinaren bidez onartu zen GHK SAUk 2013ko azaroaren 13an onartutako erabakia, zehazki, Gipuzkoako Hondakinak Kudeatzeko Zentroa eraikitzeko, abian jartzeko eta ustiatzeko xedez GHKk eta FCC SA, SB SL, AYU SA, CM SA eta HZIAGk osatutako aldi baterako enpresa batasunak sinatuta zuten kontratua bukatutzat ematekoa.

Ebazpenaren epaitzak onartu egin du Debabarreneko eta San Markoseko Mankomunitateek eta  Arcadio Benitez Dávila, Ricardo Gárate  Zubiaurre, .Ioseba Arrizabalaga Mendicute, Denis Itxaso González  eta Igor Iturain Ibarguren batzarkideek, aurreko paragrafoaren aipatutako erabakien kontra jarritako errekurtsoa eta, halaber, erabaki horiek zuzenbidearekin bat ez datozela aitortu du eta deuseztatu egin ditu ondoriorik gabe utziz.

Ebazpenaren argudio juridikoak oinarritzat hartu du aipatutako erabakietan boterearen desbiderapen argia dagoela eta baita ahalmen falta ere; izan ere, ez da eztabaidagarria hondakinen kudeaketa eredua onartzen duen 7/2008 Foru Aginduak balorizazio energetikoko planta ezartzen duela azpiegitura gisa, eta Kontsortzioak eta GHK SUk aipatutako foru aginduan jasotako eredua gauzatu behar dutela; baina, nolanahi ere, ez dago aipatutako araubidearen aldaketarik, nahiz eta GHK-k, Kontsortzioa  instrumentalizatuz, zeharka edukiz hustu nahi izan duen.

Prozeduran  Hondakinen Kontsortzioa eta GHK agertu ziren demandatu gisa, eta honako hauek interesatu gisa: Tolosako Mankomunitatea, Urola Erdiko Mankomunitatea, Urola Kostako Mankomunitatea, Sasieta Mankomunitatea eta  Amaia Azkue andrea, Imanol Azpiroz jauna, Ruben Alberdi jauna, Ainhoa Ugalde andrea, Iñaki Errazkin jauna, Azeari Sumakila jauna, Ainhoa Intxaurrandieta andrea, Unia Iraola jauna, Leire Etxaniz andrea, Ainhoa Iraola andrea,  Amaia Guruzeta andrea,  Lire Egaña andrea eta Inmaculada Beristain andrea.

Kontratua deuseztatutzat jo ondoren, Gipuzkoako Foru Aldundiak 8 miloi baino gehiagoko kalte-ordaina eman behar izan zien aurreko esleipendunei eta, halaber, egindako prestaketa lanak ordaindu behar izan zituen, guztira beste hiru milioi euro. Aldi berean eta deuseztapen horren ondorioz, BEIk emandako finantzaketa galdu zen eta eratorritako beste gastu batzuei ere aurre egin behar izan zitzaien; beraz, 40 milioi baino gehiagoko galerak izan ditu GHK-k.

Epaia ikusirik, José Ignacio Asensio Ingurumeneko diputatuak adierazi du epaia helarazi diela zerbitzu juridikoei, aurreko foru gobernuko arduradunen aurka egon daitezkeen zuzenbide arloko erantzukizunak ezar ditzaten. Halaber, Asensiok nabarmendu du orain baliogabetutzat jotako erabakiak kalte egin diola Gipuzkoako lurralde osoari, bai galera ekonomikoak izan direlako, bai Europako erakundeen aurrean gure sinesgarritasuna zalantzan jarri delako, eta baita ere gaur egun azpiegiturak falta direlako eta horrek ingurumenaren gaineko ondorioak ekarri dituelako. “Larriena da bazekitela zer egiten ari ziren eta estrategia politiko bat jarri zuten gipuzkoarren interesen aurretik". Ingurumeneko foru arduradunak gogorarazi du behin eta berriz azaldu zutela egoera hori, eta, beraz, EH-Bilduko aurreko gobernuak legezkotasuna urratu zuela eta gipuzkoarren borondatearen gainetik pasatu nahi izan zuela, Batzar Nagusietan gehiengoak onartutakoa kontuan hartu gabe.

 

 

 

  

1398