Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Elkano, bere oroimena berreskuratuz” erakusketa

Elkano, bere oroimena berreskuratuz” erakusketa

Doako tailerrak Untzi Museoan

2017/10/31

“Elkano, bere oroimena berreskuratuz” erakusketaren kultura programaren barruan
Jarduera guztiak doakoak dira, baina izen ematea aldez aurretik egin behar da: 943 430 051 / untzimuseoa3@gipuzkoa.eus. 
Azaroak 4 larunbata, 17:00etan, zaharberritze tailerra publiko helduarentzat, Marta Gatellen eskutik. Iraupena: 90 min. Doako jarduera elebiduna. Erreserba azaroaren 2a baino lehen egin behar da. Izena ematea.  
Azaroak 25 larunbata, 17:00etan: marrazketa tailerra familientzat, Mikel Leozek zuzendurikoa. Iraupena: 90 min. Doako jarduera elebiduna. Erreserba azaroaren 22a baino lehen egin behar da. Izena ematea. 
Abenduak 16, larunbata, 17:00etan: kaligrafia tailerra familientzat, Idoia Larrañaga Fachado ilustratzaileak zuzendurikoa. Iraupena: 90 min. Doako jarduera elebiduna. Erreserba abenduaren 13a baino lehen egin behar da. Izena ematea. 
Koadroaren zaharberritze lanak ikusteko azken egunak 
Marta Gatell zaharberritzaileak 1921eko Elkanoren omenezko monumentuaren proiektuaren bozeto bat zaharberritzen darrai Untzi Museoan. Publikoaren begi bistan ari da lan hauek burutzen, “Elkano, bere oroimena berreskuratuz” erakusketaren baitan, azaroaren 4a arte, ostegunetik larunbatera, goizez eta arratsaldez.
Zaharberritze-lanak finantzatzeko mikromezenasgo kanpaina (crowdfunding) abian jarri da VERKAMI plataformaren bitartez edo museoan bertan dohaintzaren eginez. Ekarpena librea da eta edozein zenbatekoa izan daiteke.
Itsas ondarea ezagutzeko hitzaldi ibiltariak Urola Kostan 
Untzi Museoak, Urola Kostako Udal Elkartearekin batera, hitzaldi ibiltariak antolatu ditu Orio, Zumaia, Zarautz, Getaria eta Aiam eskualdeko itsas ondarea berreskuratu eta ezagutzera emateko. Parte hartzeko ez da ezer ordaindu behar, baina aurrez izena eman behar da. Hurrengo igandeetan izango dira: 
Azaroak 5/11:00etan: "Nolakoa zen Victoria naoa? XVI. mendeko ontzigintza eta Orioko ontziolak", hitzaldi ibiltaria Orion. Lourdes Odriozola Oyarbideren eskutik. 
Azaroak 12/11:00etan: "Elkanoren bigarren bidaia eta Zumaiako itsas sendi handiak", hitzaldi ibiltaria Zumaian, Iosu Etxezarraga Ortuondoren eskutik.
Azaroak 19/11:00etan: "Elkanotarren senitarteko zarauztarrak", hitzaldi ibiltaria Zarautzen,  Xabier Alberdi Lonbideren eskutik. 
Azaroak 26/11:00etan: "Azter dezagun Getariako Elkanoren monumentua",  hitzaldi ibiltaria Getarian, Ismael Manterola Ispizuaren eskutik. 
Abenduak 3/11:00etan: "Elcanoren dokumentuak Laurgaingo Jauregian", hitzaldi ibiltaria Aian, Borja Aguinagalde Olaizolaren eskutik. 
 
  

1458