Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Europa Kanala, jakintza, eztabaida eta pentsamendu kritikoa sustatzeko gune irekia

Europa Kanala, jakintza, eztabaida eta pentsamendu kritikoa sustatzeko gune irekia

Itxaso: “Erronka garaikideek eskatzen duten mailako kultura politikak behar ditugu”

2016/07/20

Denis Itxaso Kulturako diputatuak Europa Kanal berria aurkeztu du  Kultura Departamentuak jakintza sustatzeko babestu duen gune irekia. “Artista, idazle, zientzialari eta beste hainbat aditu -ekonomia, medikuntza eta zientzia politiken alorretakoak, besteak beste- hemen elkartuko dira beraien jakintza, hausnarketa, ibilbide eta sormenaren helburuak eskaintzeko” azaldu du Itxasok. “Modu lasaian heldu behar zaie demografia, klima, teknologia, geopolitika, elikadura edo osasunari lotutako erronka garaikideei, betiere pentsamendu kritikoa, hausnarketa eta eztabaida erabilita, horiek baitira lurraldeko kultura politika bultzatzeko behar ditugun ardatzak”. Luisa Etxenike idazleak ere parte hartu du aurkezpenean, bera baita kanal horretako zuzendaria eta sustatzailea.

Elkarrizketa filmatuak egitera bideratutako kanal digital bat da eta, ondorioz, jakintzaren artxibo bat sortu nahi da, jendeari irekita egongo dena eta jakintzaren zirkulazioa erraztuko duena; gainera,  diziplina desberdinetako adituek, nazionalek nahiz nazioartekoek, aukera izango dute elkarren artean aritzeko, betiere sormenari, kulturari, hezkuntzari eta ikerkuntzari lotutako egungo egiturak erabilita. Elkarrizketarien jarduerarekin zerikusia duten Gipuzkoako leku desberdinetan egingo dira grabazioak. Horrela, jakintzaren eta ezagutzaren esparru jakin bati lotutako pertsona batek elkarrizketa egingo dio ezagutza eskaini dezakeen pertsona ospetsu bati (kanpokoak gehienbat), aukera irizpideari esker gurekin izatea lortu ondoren.

“Guk munduarekin hitz egin nahi dugu etengabe, elkarreraginez eta elkar aberastuz, eta tokiko talentua erabili nahi dugu kultura, zientzia, medikuntza, filosofia, soziologia eta beste alor batzuetako mundu osoko adituek planeta mailako erronka hauei ematen dizkien erantzunak ulertzeko”, esan du Itxasok.  

Interesa duten pertsona guztiek ikusi ahal izango dituzte Europa Kanaleko edukiak, bideotan eta hainbat hizkuntzatan azpititulatuta egongo baitira, eta baita ere www.canaleuropa.eu web orritik jaitsi daitekeen audio-podcast bidez. Halaber, Kultura Departamentuko web orrian ere ikusi ahal izango da.

Orain arte bideo hauek egin dira eta web orrian ikus daitezke:

  • James Rhodes- Piano jotzailea (Iñaki Salvadorrek egindakoa) eta San Telmo Museoan filmatutakoa.
  • Sara de la Rica – Ekonomialaria (Laida San Sebastianek egindakoa) eta Eibarko Unibertsitate Eskola Politeknikoan filmatutakoa.  
  • Pedro Miguel Echenique – DIPC zentroko presidentea (Gustavo A. Schwartz) DIFC zentroan filmatutakoa.
  • Helmut Lachenmann – Musikagilea (Luisa Etxenike) eta Musikenen filmatutakoa.

Eginak daude eta laster ikusgai egongo dira:

  • César Velasco – Epidemiologoa (Verónica Zubillagak egindakoa) eta Biodonostian filmatutakoa.
  • Ulrike Ottinger – Zinemagilea (Leire San Martín eta Sahatsa Jauregik Tabakaleran egindakoa).

Eta urtea amaitu aurretik hauek egingo dira (baieztatuta daude):

  • Jokin Lopetegi- CAF Venturesen arduraduna
  • Annabel Martín- Gender Research Institute Darmouth-eko zuzendaria.
  • Jocelyn Bell- Astrofisikaria
  • Charo Garaigorta- Artista plastikoa
  • Stefania Milan – Arte eta kultura digitalean aditua
  • Annie Freud- Idazlea
  • Mircea Cartarescu- Idazlea
  • Jürgen Partenheimer- Artista plastikoa.Tabakaleran filmatuko da.

Elkarrizketaz gain, beste jarduera batzuk ere antolatuko dira bertan: hitzaldi, master-class eta mintegiak, besteak beste.

  

1457