Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Nazioarteko adituek Pasaiako badiaren biziberritzea aztertuko dute udako ikastaro batean

Nazioarteko adituek Pasaiako badiaren biziberritzea aztertuko dute udako ikastaro batean

Ikastaroan Europako Batzordeko Hiriko eta eskualdeetako Politika Zuzendaritza eta Ganteko portuko zuzendaritza izango dira bertan.

2016/07/28

Marisol Garmendia Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako diputatuak gaur goizean, Udako ikastaroetan, “Lurraldeen resilientzia” aurkeztu du, irailaren 12 eta 13an  Donostiako Miramar jauregian egingo dena, EHUren udako ikastaroen barruan. Ikastaro honen helburua hiriak biziberritzeko hainbat kasu aztertzea eta Pasaiako portuaren egungo egoerari aplika daitezkeen ikustea da.

Ikastaroan estatuko eta nazioarteko adituak izango dira, eta azaldu eta aztertuko dute Pasaiaren antzeko egoeran zeuden lurraldeek krisi egoerei buelta eman eta biziberritzeko arazoari irtenbidea aurkitu diotela. Horretarako, hirien biziberritzeko hainbat kasu aztertuko dira, Europako Batzordeko politika berritzaileenak eta portuen kudeaketarako eta portua-hiria harremanerako eredu ezberdinak.

Ikastaro honen bidez, Lurralde antolaketarako departamentuak antzeko proiektuak hurbildu eta ezagutza zabaldu nahi du, ideiak eta esperientziak partekatuz, hiriaren biziberritze eta biziberritze sozial-ekonomikorako prozesuaren barruan, herritarren inplikazioarekin, eta Pasaiako badian hiru ardatz hauek oinarri hartuta: hiri garbia, hiriaren ekoizpen-lehiakortasuna eta hiri barneratzailea

Marisol Garmendia diputatu sozialistak azpimarratu nahi izan du: “biziberritze osoarekin konpromisoa dugu, arrakastatsuak izan diren biziberritze prozesuetatik ikasiz, Ganteko kasutik esaterako.  Erakundeen eta herritarren arteko adostasunak indartu behar ditugu, ahalik eta proiektu adostuena eta kohesionatuena lortuz.

Alde horretatik, Europako agenda urbanoa ezagutu ahal izango dugu Nicolas Gharbi Eskualdeetako Politiken Zuzendaritza Nagusiko analistaren eskutik. Europar Batasuneko ordezkaria arduratzen da Espainiako Hiriko garapen sozial eta barneratzailerako politikak aztertzeaz, eta ildo horretan ari da lanean, gaur egun, Gipuzkoako Foru Aldundia Pasaiako badian. Daan Schalck Ganteko portuko zuzendaria ere bertan izango da. Ganteko portuaren portua-hiria harreman ereduaz hitz egingo du. Udal izaera du eredu honek eta portua garapen ekonomiko eta sozialerako motorra da, enpresen gunea izatez gain. 

Gainera, hiriaren eraikuntzaren historiaren berri ere izango dugu, Gipuzkoa adibide gisa hartuz, Espainiako hiriko agendaren egungo aplikazioa eta hiri barneratzaile ereduak; hiria eta generoa; eta nola hartzen duten parte herritarrek hiriaren eraikuntzan.

Gipuzkoaren eraikuntza, generoa eta lurraldea edo herritarren parte hartzea hiriaren eraikuntzan dira aztertuko diren gaietako batzuk, Madrilgo Unibertsitate Politeknikoko eta Unibertsitate Autonomikoko eta Bartzelonako Unibertsitate Autonomikoko aditu nazionalen eskutik. Gainera, azkeneko jardunaldian, ikastaroan parte hartzen dutenek Itsas Gelara, Pasaiko badiara (Mater itsas ontzian) eta Albaolara bisita egingo dute.

Ikastaroa doakoa da eta irailaren 12 eta 13an egingo da Donostiako Miramar jauregian. Izena emateko interesa dutenek EHUren udako ikastaroen web orrian egin ahal izango dute http://www.sc.ehu.es/scrwwwsu/index.htm.

 

  

1416