Atzealdea

Fitch agentziak Gipuzkoaren ‘A’ kalifikazioa berretsi du

Foto Fitch agentziak Gipuzkoaren ‘A’ kalifikazioa berretsi du

Fitch agentziak Gipuzkoaren ‘A’ kalifikazioa berretsi du

Lurraldearen autogobernua eta kudeaketa zuhurra nabarmendu ditu

Fitch agentziak Gipuzkoaren ‘A’ kalifikazioa berretsi du

Fitch Ratings agentziak Gipuzkoako zorraren ‘A’ kalifikazioa berretsi du, aurreikuspen egonkorrarekin. Rating entitateak lurraldeak zerga arloan duen autonomia nabarmendu du kalifikazioa Estatu espainiarrarenaren (BBB+) gainetik mantentzeko, eskumen hauek “Konstituzioan aitortuta” daudela azpimarratuz eta, honek, “aldebakarreko interferentzia subiranoak” arintzen dituelako. Notak, Fitch-en arabera, “Gipuzkoaren estatus berezia, profil sozioekonomiko indartsua, frogatutako abilezia etekin operatibo egonkorra mantentzeko eta zorraren estaldura ratio sendoa” jasotzen ditu, foru Gobernuaren “kudeaketa zuhurrarekin” batera.

Gastuaren kontrolean eta sarrerak hazteko abilidadea, alde batetik, eta defizit operatibo eta orokorra ekiditekoa, bestetik, aldeko puntuak dira baita ere entitatearen arabera. Etorkizunera begira ere, egonkor ikusten du agertokia rating agentziak lurraldearentzat: “Gipuzkoa lurralde aberatsa da Estatuko eta nazioarteko irizpide denen arabera”. Lurraldearen “ekonomia indartsuan” jarri du baita ere azpimarra agentziak, zenbait adierazle nabarmenduz: per capita BPG, langabezia tasa, industriaren pisua ekonomian edota demografiaren hazkundea.

Ogasun eta Finantza diputatuak, Jabier Larrañagak, berriaren irakurketa baikorra egin du eta, adierazi duenez, “ekonomia sustapenaren alde daukagun apustuan berresten gaitu”. Foru arduradunak, gainera, Fitch-ek lurraldearen autogobernua indarguneen artean aipatu izana ere balioan jarri du. Hala ere, gogoratu du Gipuzkoak eta foru Gobernuak ezin dutela “autokonplazentzian” erori, “zeren eta lan asko dugu egiteko eta esparru askotan jarrai dezakegu hobetzen”.