Atzealdea

Foru Aldundiak AFAGIren esker oneko plaka jaso du

Foto Foru Aldundiak AFAGIren esker oneko plaka jaso du

Foru Aldundiak AFAGIren esker oneko plaka jaso du

Markel Olano diputatu nagusiak jaso du saria, Alzheimerraren Munduko Eguna eta AFAGIren 25. urteurrena ospatzeko egindako ekitaldian

Markel Olano diputatu nagusiak AFAGI elkartearen esker oneko plaka jaso du gaur arratsaldean Donostiako Udaleko udalbatza aretoan egindako ekitaldi jendetsuan, Alzheimerraren Munduko Eguna eta AFAGIren (Gipuzkoako Alzheimerdunen eta bestelako dementziadunen Senitartekoen eta Lagunen Elkartea) 25. urteurrena direla eta. Saria eman izana eskertu eta gero (“ez ohikoa da halako errekonozimendu bat jasotzea”), diputatu nagusiak nabarmendu du Aldundiak eta AFAGIk “elkarlanean jarraitu behar” dutela, Alzheimerdun gaixoen eta beraien familien nahiz lagunen “bizi-kalitatea hobetzeko”.

Halaber, “25 urte ondoren, Elkarrekin Aurrera jarraitzen dugu” lemapean egindako ekitaldian, AFAGIrekin elkartasun berezia erakutsi duten udalei esker oneko plaka eman zaie, hala nola, Arrasate, Donostia, Eibar, Irun, Mutriku, Ordizia, Tolosa eta Zarauzko Udalei, baita Donostia Ospitalea, Elitxu Bizilagunen Elkartea eta Orbinox empresari.