Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Foru Aldundiak, Donostiako Udalak eta Gurutze Gorriak koordinazio mahaia abiarazi dute

Foru Aldundiak, Donostiako Udalak eta Gurutze Gorriak koordinazio mahaia abiarazi dute

Gaur Almeriatik Donostiara autobusean heldutako 46 pertsona etorkinak modu egokian artatzeko

Gipuzkoako Foru Aldundiak, Donostiako Udalak eta Gurutze Gorriak koordinazio mahai bat jarri dute martxan, gaur Almeriatik Donostiara autobusean heldutako 46 pertsona etorkinei harrera egokia egiteko. Gaur arratsaldean foru jauregian izandako bileraren ondorioz, larrialdietako baliabideak eratu dituzte egoera honi aurre egiteko. Maite Peña Gizarte Politikako diputatuak nabarmendu duenez, pertsona horien etorrera “erabat ezustean izan da, bat-batean iritsi dira eta erakundeak ezer jakin gabe”. Nolanahi ere, gaineratu du gertaeraren berri izan duten momentutik, Gizarte-Larrialdietako foru zerbitzua eta Donostiako Gizartekintza zerbitzua “lankidetza estuan ari gara Gurutz Gorria Gipuzkoarekin, lurralde solidarioa garenez, pertsona horiei arreta egokia eman diezaiegun”. Zehazki 46 etorkin dira, gutziak gizonezkoak; 45 Malikoak dira, eta 1 Guinea-Conakrikoa, 16 eta 36 urte bitartekoak, horietatik 2 adingabeak.

Bai Peña diputatuak bai Aitziber San Roman Gizarte Ekintzako zinegotzi delegatuak azpimarratu dute Gurutze Gorria Gipuzkoak “eraginkortasunez” jokatu duela gertaeren berri eduki “bezain pronto”, pertsona horien “oinarrizko mantenua emanda, eta larrialdietako ostatu emanda”. Halaber, taldean hartu dituzte eta lehenengo balorazio indibiduala egiten ari dira, pertsona bakoitzaren egoera argitzeko eta hori eginda gero, baliabide egokietara bideratzeko.  

Era berean, Elena Luquin Gurutze Gorriko Gipuzkoako Gizarte arloko zuzendariak adierazi duenez, bere erakundeak 40 pertsonez osatutako lantaldea osatu du, tartean direla, “osasun langileak, hezitzaileak, abokatuak, psikologoa eta itzultzaileak, pertsona horiei arreta integrala eman ahal izateko”. Luquinek erantsi du artatutako pertsonak nekatuta daudela “bidaia luzeagatik”, baina orokorrean ez dutela "osasun arazo larririk”.

 

 

lehenengo balorazio indibiduala egiten ari dira, pertsona bakoitzaren egoera argitzeko 
  

1268