Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Foru Aldundiak etorkizuneko erreferentzia zentroak aurkeztu dizkio Nafarroako Gobernuari

Foru Aldundiak etorkizuneko erreferentzia zentroak aurkeztu dizkio Nafarroako Gobernuari

Etorkizuna Eraikizeko elektromugikortasun eta gastronomiako proiektuak partekatu ditu Olanok Garapen Ekonomikoko presidenteorde den Ayerdirekin

Gipuzkoako diputatu nagusiak, Markel Olanok, Foru Aldundiak esku artean dituen etorkizuneko erreferentzia zentroak aurkeztu dizkio Nafarroako Gobernuko Garapen Ekonomikoko presidenteorde den Manu Ayerdiri. Etorkizuna Eraikiz programaren parte dira proiektu hauek, etorkizuneko Gipuzkoa denon artean eraikitzea xede duen foru programa. Bereziki, elektromugirkotasuna eta gastronomia digitalaren arloan garatzen ari diren egitasmoetan jarri du azpimarra Olanok. Aldundiak espero du aurki aurkeztea bi proiektu hauek, eta bi erakundeek lankidetza bide posibleak arakatu dituzte. 
Diputatu nagusiak foru Jauregian egin dio harrera Nafarroako Gobernuaren ordezkariari. Harreraren ostean, lan bilera egin da. Bertan izan dira baita ere, Aldundia ordezkatzen, Ekonomia Sustapen, Landa Ingurune eta Lurralde Orekako foru diputatu den Ainhoa Aizpuru; Ekonomia Sustapeneko foru zuzendari den Garikoitz Agote; Berrikuntza foru zuzendari den Antton Tomasena. Nafarroako Gobernua ordezkatzen Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusi den Izaskun Goñi eta SODENAko kudeatzaile den Pilar Irigoien ere egon dira. 
“Gipuzkoako Foru Aldundiaren norabidea zuzentzen ari da legealdiaren bigarren zati honetan Etorkizuna Eraikiz”, azaldu du diputatu nagusiak bileraren ondoren. Gogoratu duenez, “anbizio handiko” egitasmoa da. “Nola egiten dugun zer egiten dugun bezain garrantzitsua da” eta, horregatik, gobernantza ireki eta elkarlaneko eredu berria ari da bultzatzen Etorkizuna Eraikiz. “Ahalik eta eragile gehien inplikatu nahi ditugu etorkizuneko lurraldearen eraikuntzan, denoi eragiten digun kontua baita”, gehitu du. “Honek barne hartzen ditu administrazioaren maila denak”, esan du. 
Elektromugikortasun eta gastronomia digitalaren arloetan garatzen ari den proiektuetan jarri du azpimarra diputatu nagusiak, eta bi alor hauetan “konexio puntuak” daudela nabarmendu du Nafarroako Gobernuarekin. “Bileran, etorkizuneko mugikortasuna izan dugu hizpide. Gero eta garrantzitsuagoa izango da elektrizitatearen papera eta, alor honetan, Gipuzkoako Foru Aldundian jarri gara lanean”, esan du Olanok. Gastronomia digitalari dagokionean, Gipuzkoa mundu mailan erreferente dela gogoratu du foru arduradunak, eta orain erronka teknologia berriak alor honetan integratzean datza, “erreferente izaten jarraitzeko”. 

  

1718