Atzealdea

GI-631 errepidea hobetzeko elkarlanean ari dira Gipuzkoako Foru Aldundia eta Azkoitiko Udala

Foto GI-631 errepidea hobetzeko elkarlanean ari dira Gipuzkoako Foru Aldundia eta Azkoitiko Udala

GI-631 errepidea hobetzeko elkarlanean ari dira Gipuzkoako Foru Aldundia eta Azkoitiko Udala

Proiektu berriak nabarmen aldatzen du egungo trazatua. Hiru bide zatitan hirugarren erreia planteatzen da. Kapazitate handiagoa izango du, seguruagoa izango da eta ibilbidearen iraupena murriztuko da.

GI-631 errepidea hobetzeko elkarlanean ari dira Gipuzkoako Foru Aldundia eta Azkoitiko Udala

Bide Azpiegituretako diputatu Aintzane Oiarbide bilera batean izan da Azkoitiko alkate Jabier Zubizarretarekin, eta Azkoitia-Urretxu proiektua idazteko oinarriak azaldu dizkio.

Errepide horrek trazatu bihurria du, Urola ibaiaren ibilguari jarraitzen dio 13 kilometrotan, eta bihurguneetako batek 50 metroko erradioa ere badu. Plataformaren zabalera hertsia da. Arazoa da 13 kilometro horietan, trazatua eta zirkulazio intentsitatea kontuan hartuta, oso zaila izaten dela ibilgailu batek beste bat aurreratzea, eta, ondorioz, bide horretan ibiltzen diren kamioi ugariek ezartzen dute abiadura.

Proiektu berriak trazatua hobetu nahi du, eta aurreratzeak egiteko hirugarren errei bat egin, hartara trazatuak gaur egun duen arazo nagusia konponduko bailitzateke. Gaitasuna eta segurtasuna hobetzen dira, eta ibilbidearen iraupena murrizten da. Lan horiek, gainera, ez dute eraginik izango bidegorrian, ez eta Ibaieder–Barrendiola hodian ere, eta ezkerrerako biraketak hobetuko liratekeenez, segurtasuna ere hobetu egingo litzateke.

Proiektu berriak trazatua hobetu nahi du, eta aurreratzeak egiteko hirugarren errei bat egin, hartara trazatuak gaur egun duen arazo nagusia konponduko bailitzateke. 

Proiektua idazteko oinarrizko proposamenean 3 bidezati planteatu dira, azterketaren xede diren ezaugarriak betetzen dituztenak. Zati horiek bananduta daudenez, baldin eta baliabide ekonomikoek aukera ematen badute, faseka egin daitezke. Hartara, proposamen ireki eta malgua egingo da, unean uneko aurrekontuen errealitatera doitu ahal izango dena.

Hiru zati horien aurrekontu zenbatetsia ia 23 milioi eurokoa da. Helburua da exekuzio proiektua 2016an idaztean.