Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Gipuzkoako Foru Aldundiak Zumarragako fabrika ez ixteko exijitu dio ArcelorMittal-i

Gipuzkoako Foru Aldundiak Zumarragako fabrika ez ixteko exijitu dio ArcelorMittal-i

Markel Olano diputatu nagusia lantokiko langile batzordearekin elkartu da gaur Donostian eta bat egin du euren eskakizunekin

Gipuzkoako diputatu nagusiak, Markel Olanok, Zumarragako fabrika ez ixteko exijitu dio gaur ArcelorMittal enpresari, lantoki honetako langileekin elkartu ostean. Olanok bat egin du Zumarragako langile batzordearen eskariekin, eta foru gobernuaren “babes osoa” erakusteaz gain, Foru Aldundiaren lana eta tresna guztiak erabiltzeko konpromisoa berretsi du, Zumarragako fabrikako lanpostuak gal ez daitezen eta ekonomia aktibitatea bertan mantendu dadin.
ArcelorMittaleko langileen ordezkaritza Foru Jauregian izan da gaur eguerdian, lantegiaren egoerari buruzko azken berriak partekatu eta egoera aztertzeko. 21 langilek hartu dute parte bileran, eta ordubete baino gehiago iraun du. Topaketan, Diputatu Nagusiaz gain, Ekonomia Sustapena, Landa Ingurunea eta Lurraldeko Orekako foru diputatuak, Ainhoa Aizpuruk, hartu du parte bileran. 
“Langileak eta familiak dira lehentasun nagusia Gipuzkoako Foru Aldundiarentzat, eta lanpostuei eusteko lan egiten ari gara”, azaldu du Olanok, langileei eta Urola Garaiko eskualde osoari bizi duten egoeraren aurrean elkartasuna eta ardura adieraziz. Diputatu Nagusiak azaldu duenez, batzarrean komunikazio eta koordinazio bideak “sendotu” egin dira langileen ordezkaritzarekin. “Eusko Jaurlaritzak aurkeztu duen planaren testuinguruan, modu koordinatuan jarraituko dugu lanean gainontzeko erakundeekin eta langileekin batera, eta gure ekarpenak eginez”, esan du Olanok.

  

3453