Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Gipuzkoak 53,8 milioi euro inbertituko ditu 4 urtetan, 55 udalerritan banatutako oinarrizko kirol-instalazioetan

Gipuzkoak 53,8 milioi euro inbertituko ditu 4 urtetan, 55 udalerritan banatutako oinarrizko kirol-instalazioetan

Aldundiak 10,6 euro jarriko ditu diru-laguntzetan kirol-instalazioen 2017-2020 foru-planean, biztanleria gipuzkoarraren % 80ren mesederako izango da.

2017/06/23

Kirol Ekipamenduen 2017-2020 Plana kirol-azpiegiturak birmoldatzeko, eraberritzeko, lekualdatzeko eta ordezteko lau urteko plan bat da, eta kirola egiteko ohitura berrietara egokitzeko bere helburua da zerbitzu sorta zabalagoa eskaintzea, premia eta joera (ohitura) sozial berrietara egokitua, erabilera biziagoa, balioaniztunagoa eta berdintasunezkoagoa egiteko. Aldundiak diru-laguntzetan egindako inbertsioa 10.605.000 eurokoa da, eta planak barnean hartzen ditu 55 udalerri eta 567.000 biztanle, biztanleria gipuzkoarraren % 80, lurralde osoan eta tamaina desberdinetako udalerrietan banatuta.

Zehazki bilatzen dena da biztanleriaren jarduera fisikoaren mailak handiagotzea, biztanleria gipuzkoarraren jarduera fisikoaren mailak areagotzea eta biztanleria osoaren kirol-praktika/jarduera fisikoa eskuratzeko baldintzak hobetzea, bereziki kolektibo ahulenen artean. Xede horrekin, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kirol Sailetik aurkeztutako proiektuen zenbait alderdi baloratu dira, irisgarritasunari, genero-inpaktuari, balioaniztasun-mailari eta gizarteari eta kirolari buruzkoak, proiektu bakoitzaren inpaktuak, banaka eta kolektiboki, kirol-instalazioen 2017-2020 planaren helburuei egiten dien ekarpena neurtzeko.

Kultura eta Kirol diputatu Denis Itxasok gogoratu duenez, “kirola gaur Gipuzkoan bizimodu bat da ia, eta horretarako lagungarri izan dira kirol-instalazioak eta -barrutiak ere. Gure instalazio-sarearen prestazioak mantentzea, zaintzea eta hobetzea funtsezkoa da kirol-praktikak gure lurraldean hazten jarrai dezan eta jarduera fisikoa ohitura gisa ezar dadin herritar gipuzkoarren artean”.

Kirol Ekipamenduen 2017-2020 Planak 58 proiektu laguntzen ditu diruz, eta horien artean daude kirol anitzeko 26 pista, 22 pilotaleku, 4 atletismo-pista, 3 kirol-zelai handi eta beste 3 ekipamendu. Diruz lagundutako proiektu guztien artean, 33 proiektu 5.000 biztanletik beherako udalerrietan izango dira, eta 25 zifra hori baino kopuru handiagoko herrietan.

Planaren barnean hartutako proiektuen artean, 44 jarduera fisikoa biziagotzeko eta areagotzeko dira eta 51 udalerritan garatuko dira; 20 proiektuk, berriz, irisgarritasunaren hobekuntza dute helburu. Gainera, 11 proiektuk kirol-instalazioen energia-eraginkortasunaren hobekuntza bilatzen dute.

 

  

1331