Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Udalekuak 2016

Udalekuak 2016

Aurten “Udalekuak” kanpainan, Aldundiak 1.080 plaza eskainiko ditu eta plaza hauen % 5 Hezkuntza Premia Berezientzat izango da.

IZEN EMATEAK:

Gipuzkoako Foru Aldundiak aurrez izena emateko modua erraztu nahi izan die kanpaina honetan parte hartu nahi dutenei. Aurreko kanpainetan bezala, parte hartzeko eskaera mugikorretik egiteko aukera eskainiko du eta, aurtengoan berrikuntza bezala, behin betiko izen-ematea ere on-line egiteko aukera egongo da gure web-orriaren bitartez: www.gipuzkoangazte. eus/udalekuak.

BERRIKUNTZAK:

Oraingoan, Robotika gaia lantzen duen txanda berri bat dugu. Txanda honetan, aisialdiko jarduerez gain, Robotikan hasteko tailerrak landuko dira: Lego Mindstorms EV3-rekin: robotak parte-hartzaileek muntatu eta programatuko dituzte, gero haien kontra lehiatzeko.

Txanda honen ezaugarriak honako hauek dira:

Tokia:                         Orioko Txurruka Aterpetxea

Datak:                        Uztailaren 1-10 eta 11-20

Parte-hartzaileak:  Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako haurrak.

Adina:                   12-13 urte

PLAZEN ZOZKETA:

Jardueretan parte hartuko duten umeen kopurua ahalik eta handiena izan dadin, lekuen esleipenean lehentasuna emango zaie aurreko urteetako kanpainetan parte hartu ez zutenei.

EPEAK:

Aurrez izena ematea: apirilaren 4tik 12ra .

Erreklamazioak: apirilaren 13an eta 14an

Zozketa publikoa: apirilaren 18an

Behin betiko izen-ematea: apirilaren 19tik 28ra

ADINA:

Kanpaina honetan 7-13 urte bitarteko haurrek hartuko dute parte. Hiru taldetan bereiziko dira:

7-8 urte: 2008-2009an jaiotakoak

9-11 urte: 2005-2006-2007an jaiotakoak

12-13 urte: 2003-2004an jaiotakoak

INSTALAZIOAK:

Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroan izango ditugu:

Araba: Barria, Zuhatza eta Valderejo.

Bizkaia: Gorliz, La Arboleda, Lapurreketa, Lauaxeta, Lurraska eta Urduña.

Gipuzkoa: Hondarribia, Orio, Segura eta Zarautz.

Nafarroa: Legasa.

INFORMAZIOA

Gipuzkoako Aldundiaren eskaintzaren informazioa jasotzeko, bide hauek erabil daitezke:

-          Web orriawww.gipuzkoangazte.eus/udalekuak

-          Telefonoa: 943 44 59 80

-          Bulegoa: Gipuzkoako Udaletako zenbait bulegoetan. 

  

1431