Atzealdea

Gipuzkoako Foru Aldundiak eta TECek lankidetza proiektuak diseinatuko dituzte hezkuntza alorrean pertsonen ekintzailetzan eta mugikortasunean

Foto Gipuzkoako Foru Aldundiak eta TECek lankidetza proiektuak diseinatuko dituzte hezkuntza alorrean pertsonen ekintzailetzan eta mugikortasunean

Gipuzkoako Foru Aldundiak eta TECek lankidetza proiektuak diseinatuko dituzte hezkuntza alorrean pertsonen ekintzailetzan eta mugikortasunean

Aizpuruk ziurtatu du TEC bezalako zentro batekin lankidetzan aritzeak bi herrialdeentzako prestakuntza eta garapen handiagoa ekarriko duela

Gipuzkoako Foru Aldundiak eta TECek lankidetza proiektuak diseinatuko dituzte hezkuntza alorrean pertsonen ekintzailetzan eta mugikortasunean

Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Monterreyko Institutu Teknologiak konpromisoa hartu dute lankidetza proiektu zehatzak diseinatzeko hezkuntza alorrean pertsonen ekintzailetzari eta mugikortasunari dagokionez. Beste zenbait konturen artean, adostu dute negozio proiektuak hasiera fasean dituzten eta bi lurraldeentzako estrategikoak diren sektoreentzako ekintzaileen trukerako eredu bakar bat diseinatzea. Ainhoa Aizpuru Sustapen Ekonomiko, Landa Ingurunea eta Lurraldearen Orekako foru diputatuak lankidetza honen garrantzia nabarmendu du, “bi lurraldeei prestakuntza eta garapen maila handiagoak ekarri baitizkie”.

Mexikon erakunde eta enpresa misioan parte hartzen ari den Gipuzkoako ordezkaritzak, Aizpuru diputatua buru, lan bilera bat egin du TECen zuzendaritza batzordearekin (Monterreyko institutu teknologikoa). Topaketa Monterreyko (Nueva Leon) Zambrano Helion Mediku zentroan egin da. Ordezkaritzaren aldetik, foru diputatuaz gain, Antton Tomasena Sustapen Ekonomikorako zuzendariak eta Iker Goiria Kanpo Ekintzako zuzendariak hartu dute parte. Gipuzkoako Bazkundeko ordezkariak eta Eusko Jaurlaritzako Ibon Mendibelzua ordezkaria ere joan dira.  Monterreyko Institutu Teknologikoaren aldetik, berriz, bileran izan dira, beste batzuen artean, Salvador Alva presidentea eta Carlos Enrique Cruz Harremanetarako eta Garapenerako arduraduna.

Batzarraren baitan, Aizpuruk Gipuzkoako lurraldeko formazio eredu bikoitza aurkeztu eta balioan jarri du. Alde horretatik, formazio bikoitzaren eskema koordinatu eta garatzeko konpromisoa hartu du, Gipuzkoan eta Nueva Leonen (Mexiko) inplikatuta dauden erakunde guztien lankidetza bultzatuz. Azken batean, bi lurraldeetako heziketa zentroen eta enpresen artean hezkuntza alorreko pertsonak trukatzea izango da eskemaren egitekoa. Ainhoa Aizpuruk adierazi du bi lurraldeetan erreferente diren zentroen arteko lankidetza proiektuak pertsonen prestakuntza handiagoa ekarriko duela eta Gipuzkoa eta Nueva Leonen aldeko garapen handiagoa.

Monterreyko Institutu teknologikoa Latinoamerikan onarpen handienetakoa duen unibertsitateetako bat da, Latinoamerikako enplegu-emaileen artean entzute handiena duenetako bat eta munduko 100 onenen artean dago. Presentzia aktiboagoa eta nabarmenagoa du teknologia berrien negozio alorretan, ingeniaritzen aldetik. Era berean, Mexikoko eta Latinoamerikako negozio eskola onena bezala da ezaguna.