Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Gipuzkoako Foru Aldundiak gizarte zerbitzuen erakunde arteko mahaia osatu du

Gipuzkoako Foru Aldundiak gizarte zerbitzuen erakunde arteko mahaia osatu du

Gizarte Politikako diputatuak azpimarratu du mahaia mugarri izango dela Gipuzkoako Gizarte Zerbitzuen antolaketa hobetzea ahalbidetuko duelako

2016/07/12

Gipuzkoako Foru Aldundiak,  Lurraldeko gizarte zerbitzuen sarearen kohesioa, armonia eta egitura hobetzea ahalbidetuko duen Gizarte Zerbitzuen Erakunde arteko Mahaia osatu du. Lehen bileran gizarte zerbitzuen antolaketa hobea egitea adostu du mahaiak. 

Bileran, Maite Peña Gizarte Politikako diputatua izan da buru, eta bertan izan dira baita  Plangintza, inbertsio  eta prestazio ekonomikoetarako zuzendaria,Carlos Alfonso;  Haurren Babeserako eta Gizarteratzeko zuzendaria Belen Larrion; Lurralde osoko eskualdeetako udalerrietako ordezkariaketa Mar Zabala EUDELeko zuzendari nagusia.

Gizarte Politikako diputatuak bileraren garrantzia nabarmendu du, "interes politiko eta lurralde interes desberdinak batzen ditu, eta mugarri bat da Gipuzkoako gizarte zerbitzuen antolakuntzan. Ezinbesteko urratsa da bermatzeko, Gizarte Zerbitzuen legeak zehazten duen bezala, sistemako zerbitzuetarako eta diru laguntzetarako irisgarritasuna, 2016ko abenduaren 25etik aurrera, eskubide subjektibo gisa". Diputatuak esan duenez "mahaia " Gipuzkoarako nahi dugun lan modeloaren eredua da, bertan Gizarte Politikako Departamentuak, udalekin, hirugarren alorreko antolakuntzekin eta Lurraldeko beste eragile batzuekin batera, Lurraldeko sare integratu eta partekatu bat eraikitzeko, Gipuzkoako gizarte ehuna eta gizarte kohesioa indartuz”. Peñak nabarmendu duenez, "Mahaiak aukera emango du, udalek parte hartuta, Lurraldeko Gizarte Zerbitzuen Mapa planifikatzeko eta antolatzeko, eta mekanismo bat sortzeko Gizarte Zerbitzuen Legeak eta Kartera Dekretuak dakartzaten aldaketak ezartzeko. Orobat aukera emango du lurraldeko gizarte zerbitzuen baliabideen eraginkortasuna bikaintzeko".

Erakunde arteko marko berri horri esleitzen zaizkion funtzioen artean, gizarte zerbitzuetan batera jardueren planifikazioa diseinatzea dago, gizarte zerbitzuen maparen lurralde antolaketa onartzea edo irizpideak proposatzea Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistema garatzeko onartu den ezohiko funtsaren banaketarako. “ Gizarte zerbitzuen legea bete dadin lehen urratsa dakar mahai honek”, azpimarratu du diputatuak.

Bileran, udal hautetsien ordezkaritzan, parte hartu dute Donostiako Udaleko Gizarte Ekintzako zinegotzia Aitziber San Roman; Lezoko Noemi Arberas, Hernaniko Xabier Lertxundi, Irungo Sergio Corchón eta Eibarko, Legazpiko eta Azpeitiko alkateak: Miguel de los Toyos, Koldobike Olabide eta Eneko Etxeberria; eta  Eneko Maioz Orexako alkatea eta Lourdes Idoiaga Oñatikoa.

 

  

1476