Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Hitzarmena Erriberako Mankomunitatearekin hondakinen kudeaketaren arloan elkarlanean aritzeko

Hitzarmena Erriberako Mankomunitatearekin hondakinen kudeaketaren arloan elkarlanean aritzeko

Helburua da esperientziak eta jardunbide onak trukatzea

2017/07/17

José Ignacio Asensiok, Gipuzkoako Hondakinen Kudeaketako (GHK) Presidente eta Ingurumeneko Diputatuak,Tutera bisitatu du gaur hondakinen kudeaketaren arloan lankidetza hitzarmena sinatzeko Erriberako Mankomunitatearen zerbitzu elkartearekin, Senrisa.

 

Hitzarmena sinatu dute José Ignacio Asensiok, GHK-ko Presidenteak, eta Tomás Aguadok, Senrisako Presidenteak. Hitzarmenaren helburua da esperientziak eta jardunbide onak trukatzea hondakinen kudeaketari dagokionez, eta bereziki, bi entitateek kudeatzen dituzten hiri-hondakinei dagokienez: ontziak, organikoa eta errefusa.

 

GHK-k eta Serinsak partekatuko dituzte garraioari eta kudeatzen dituzten hondakinen frakzioei buruzko informazioa. Halaber, elkarrekin ikertuko dituzte ekonomia zirkularraren gaiaren inguruko proiektuak eta ekimenak. Hitzarmena garatzeko lan talde bat eratuko da bi erakundetako teknikariek osatuta eta aldizka bilduko dira. Hitzarmenak izaera mugagabea du. GHK eta Erriberako Mankomunitatearen artean lankidetzarako lerro irekia ezartzen du, etorkizunean elkarrekin egin daitezkeen proiektuei begira, bizkortasun eta eraginkortasun handiagoa lortzeko. 

  

1195