Atzealdea

Gipuzkoako zerga bilketa metatua %8,9 hazi da irailera arte, aurreko urtearekin alderatuta

Foto Gipuzkoako zerga bilketa metatua %8,9 hazi da irailera arte, aurreko urtearekin alderatuta

Gipuzkoako zerga bilketa metatua %8,9 hazi da irailera arte, aurreko urtearekin alderatuta

Gipuzkoako Foru Ogasunak 2016an baino 240 milioi euro gehiago batu ditu

Gipuzkoako zerga bilketa metatua %8,9 hazi da irailera arte, aurreko urtearekin alderatuta

Zerga bilketa metatua %8,9 hazi da Gipuzkoan irailera arte, aurreko urteko denboraldi berdinarekin alderatuta. Zehazki, 2016ean baino 240 milioi euro gehiago jaso dira. Hazkundea azaltzen du zerga nagusia guztiak positiboan izateak: Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga (PFEZ), Balio Erantziaren gaineko Zerga, Sozietateen gaineko Zerga eta zerga bereziak, guztiak hazi egin dira urteko lehen bederatzi hilabetetan. 
Ogasun eta Finantza diputatuak, Jabier Larrañagak, azaldu du Gipuzkoako zerga bilketak “indartsu” jarraitzen duela. “Gure ekonomia ematen ari den suspertze zantzuak hauspotuta, zerga nagusi guztiek hazten jarraitzen dute”, nabarmendu du foru diputatuak. “Urtea ondo itxi eta helburuak bete ahal izateko, erritmoari eutsi behar diogu geratzen zaigun azken hiruhilekoan. Horretarako egingo dugu lan”, gehitu du.  
Errentaren gaineko zergaren esparruan, lan atxikipenen atalean 38,3 milioi gehiago bildu ditu Ogasunak (+%3,8). Gora egin dute baita ere ondare irabazien gaineko atxikipenak, 4,3 milioi euro gehiago bildu baitira eta, kapital higikorren etekinen atalean berriz, 8,6 milioiko hazkundea egon da. Horrela, PFEZ bere osotasunean hartuta ere emaitza positiboa da, pasa den urtean baino 62,6 milioi gehiago batu dira eta (+%6,4).
Sozietateen gaineko Zergari dagokionez, kuota diferentzial garbiak, enpresen irabaziak zergapetzen dituen kontzeptua, 62,5 milioi euro gehiago bildu ditu: sarrera gordinak 38,9 milioi euro hazi dira, eta itzulketak 23,6 milioi eurotan gutxitu. Azkenik, Aldundiak kudeatzen duen BEZari dagokionez, zerga bilketa metatua %3,4 igo da aurreko urtearekin alderatuta, hau da, 26 milioi euro gehiago: 52,6 milioitan hazi dira sarrerak (+%5,4), itzulketak 10,7 milioitan murriztu (-%2,4) eta lurralde arteko doikuntzak 37,3 milioi eurotan egin dute behera (-%25,9).