Atzealdea

Gipuzkoan harrera familiak behar dira Foru Aldundiaren tutoretzapean dauden haurrentzako

Foto Gipuzkoan harrera familiak behar dira Foru Aldundiaren tutoretzapean dauden haurrentzako

Gipuzkoan harrera familiak behar dira Foru Aldundiaren tutoretzapean dauden haurrentzako

Larrialdi deia egin du Peña diputatuak: “ Uneotan beti prest izaten dugun “poltsa”ere agortu dugu eta premiaz behar ditugu familiak”

Gipuzkoan harrera familiak behar dira Foru Aldundiaren tutoretzapean dauden haurrentzako

Maite Peña gizarte politikako diputatuak,  harrera eta adopzioaren inguruan Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Beroa elkarteak antolaturiko EHUren udako ikastaro baten atarian, harrera familiak eskatuz  larrialdi deia egin du: “ Gipuzkoako Foru Aldundiaren tutoretzapean dauden adin txikikoak hartzeko harrera familiak behar ditugu”. 

“ Familia beharrean gaude haur jaioberriak, txikiak edo nagusixeagoak,  eta  anai-arreba taldeak hartzeko. Larrialdietarako harreretarako ere familiak behar ditugu”, argitu du gizarte politikako diputatuak. Argitu du, egoera hau azken asteotan izandako hainbat larrialdiren ondorio dela: “Beti izaten dugu harrera familia “poltsa”, 10 bat familia inguruk osatutakoa, baina uneotan hori ere agortu dugu eta familiak behar ditugu haurrak hartzeko”, azpimarratu du.

Gipuzkoan, uneotan, 353 adin txikiko daude harrera familietan; Foru Aldundiaren tutoretzapean dauden beste 313 adin txikiko egoitzetan bizi dira. Eta horietatik 49, familia bat egon bezain pronto, ateratzeko prest leudekeela zehaztu du Peñak.

Foru Aldundiak familia harreren alde egiten duen apustua berretsi du gizarte politikako diputatuak: “Gipuzkoan, familia harreren alde egin dugu beti apustu. Zentroetan,  ongi zainduta egonda ere, badakigu familia giroan askoz hobe daudela eta horregatik egiten dugu horrelako ahalegina harrera familiak lortzeko”.