Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Gizarte zibileko 120 ordezkarik kontziliazio partekatuaren gakoen bila jardun dute

Gizarte zibileko 120 ordezkarik kontziliazio partekatuaren gakoen bila jardun dute

Markel Olano: "Topaketa hau politika egiteko dugun ikuspegiaren isla da, beti gipuzkoarren eskutik"

Kontziliazioari buruzko World Cafe-a

Emakumeen Nazioarteko Egunaren bezperan, Gipuzkoako Foru Aldundiak topaketa bat antolatu du berdintasunari eta kontziliazioari buruz hitz egiteko. Bertan, 120 lagun bildu dira, Gipuzkoako gizarteko hainbat kolektibo eta esparrutakoak. "World Kafe" bat non emakumeek eta gizonek hausnartu baitute zein diren Gipuzkoak aurre egin behar dien erronkak esparru horri dagokionez eta zenbait proposamen ekarri baitituzte, laster osatuko den Kontziliazioaren eta Ardura Partekatuaren Foru Planean sartuko direnak.

 

Plan hau Aldundiaren ardatz estrategikoetako bat da berdintasunari dagokionez, eta helburu du neurri zehatzak ekartzea kontziliazioaren eta ardura partekatuaren alde. Beste ardatzetako bat indarkeriaren aurkako ekintzek osatzen dute: Aurre! Foru Plana. Lehen foru plana da emakumeen aurkako indarkeriari aurre egiteko, eta iazko azaroan aurkeztu zen.

 

Foru erakundearen aldetik, ordezkari politiko eta tekniko askok parte hartu dute World Kafean, Markel Olano diputatu nagusia eta Miren Elgarresta emakumeen eta gizonen berdintasunerako foru organoko zuzendaria buruan. Bestalde, herritarren ordezkaritzan enpresa munduko jendea bildu da, hezkuntzakoak, familia alorrekoak, erakundetakoak eta abar. Diputatu nagusiak nabarmendu duenez, topaketa "Aldundiak politika egiteko duen ikuspegiaren isla da, beti gipuzkoarren eskutik".

 

Bide beretik, Markel Olanok gogorarazi du Aldundiak badituela aurrekariak zentzu honetan, 2016ko M8aren ospakizuna, berriko burutu den Berdintasunaren eta Kontziliazioaren Kongresua edo Etorkizuna Eraikiz hausnarketa partekatuko prozesuko bi jardunaldiak kasu. Azken hauetan, hainbat proiektu pilotu garatzen ari dira berdintasunari eta kontziliazioari buruz.

 

Berdintasuneko foru diputatuak, bestalde, deialdiaren arrakasta nabarmendu du, eta atzo aurkeztutako kanpainaren datuak gogorarazi ditu "World Kafe"a burutzeko argudio gisa. Elgarrestak orobat esan du ekitaldirako hautatu den formatuaren gainean: "aukera ematen du elkarrizketa eta ikasketa sare informalak sortzeko, eta komunikazioa eta esperientzien trukatzea sustatzen du". Modelo bat, konpromisoari begira eta konpromisoan oinarrituta dauden erantzunak eta proposamenak ekartzeko. Parte hartzaileak 15 mahaitan banatu dira, bakoitzean 8 lagun. Mahai bakoitzak Gipuzkoako zenbait emakume balioetsiren izena hartu du: Catalina de Erauso. Kontxu Odriozola, Lourdes Iriondo, Elvira Zipitria, eta abar. Elgarrestak gogorarazi duenez, "emakumeen ekarpena erakustea oinarrizkoa da xede dugun eraldaketa soziala sendotzeko".

 

Elgarresta ardura partekatuaren garrantzia nabarmendu du, dela bizitza sozio-laborala normaltzeko, dela aberastasun sorrera indartzeko. "Desberdintasunak denoi eragiten digu; Gipuzkoa mugarri bat izan daiteke eta izan behar du gai honetan, eta, horretarako, eragile guztien beharra dugu".

 

Lan dinamika aurrera eramateko, bi galdera jarri dira, mahai guztietan erantzunak jaso daitezen: "Zein dira lanaren, familiaren eta bizitza pertsonalaren kontziliazioa zailtzen dituzten hesiak?" eta "Zer ekintza zehatz proposatzen duzu kontziliazioa eta ardura partekatua sustatzeko?" Ondoren, gizarteak eta Aldundiak izan behar dituzten erronkak definitu dira, hartara berdintasuna, kontziliazioa eta ardura partekatuaren alde egiteko.

 

ERRONKAK

 

  • Kudeaketa aurreratuko ereduak berdintasuna sustatzearekin lotzea, enpresetan auditoretzak eginez berdintasun-adierazleak erabiliz; zainketa lanak ikusgarri jartzea eta balorizatzea; eta lege aitzindariak sortzea, prozesua azkartzeko.
  • Administrazioak bere kontratazio pleguetan praktika egokiak sustatzea berdintasunean, kontziliazioan eta erantzunkidetasunean.
  • Aldaketa kultural bat bultzatzea: erantzunkidetasun handiagoa gizonezkoen artean, zerbitzu gehiago eta eskuragarriagoak. Gomendioetatik eta adierazpenetatik obligaziora eta arauen exigentziara.
  • Gipuzkoako enpresetan erantzunkidetasuna bost urteko epean lortzeko, emakumeen kopurua hirukoiztu zuzendarien artean, feminismoa prestigiatzea berdintasun-masterrak gainerako masterrak bezala puntuatuz; horretarako, beharrezkoa da instituzioak edukitzea, gizartearekin batera, zaintzen, errazten, saritzen eta zigortzen dutenak:
  • Instituzioak inplikatzea berdintasun politikak garatzen eta betetzen, gaian formazio egokia duten, sentiberak diren eta eredu izango diren ordezkariak dituztela.
  • Berdintasunak transbertsala izan beharko luke arlo hauetan: hedabideetan, publizitatean, enpresan, esparru pribatu eta publikoetan (Osakidetza, Hezkuntza...)
  • Elkarbizitza esparru desberdinetako pertsona erreferenteen praktika erantzunkideak ikusgarri jartzea eta balorizatzea.
  • Berdinak garela sentitzea eta ikuspegi horretatik jokatzea, dagoeneko urratu dugun bideari balioa emanez.
  • Zainketak prestigiatzea, emakumeen rolen pertzepzioa aldatuz.
  • Kode etiko bat egitea hedabideentzat.
  • Emakumeen autoebaluazioa.
  • Kanpainen bitartez sentsibilizatzea.
  • Ordutegien moldaketa eskola eta lanean, enpresaren kultura aldatu, kultura soziala aldatu, balore sozialak aldatu, lan orientazio eraginkorra estereotipo profesionalak gaintzeko.
  • Ardura postuetan dauden denek berdintasun ikuspuntua izatea (lan ordutegiak moldatzeko, politikak lantzeko, gizarte heziketa egiteko…).
  • Jokaera pribatu eta familiar bat ohitura sozial egoki bihurtzea, praktika pertsonal egokiak esparru sozialetara transbertsalizatu behar dira: hezkuntzara, erakundeetara, gizartera.
  • Eraginkortasunaren “tekla” edo gakoa asmatzea, erantzunkizuaren diskurtso teorikotik harantzago iristeko eta gure identitate zeinu kolektibo bihurtzea.

 

  

1287