Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Gizartean eta euskal sistema demokratikoan konfiantza

Gizartean eta euskal sistema demokratikoan konfiantza

Gipuzkoarren kultura politikoari buruzko ikerlana osatu du Aldundiak.

Asier Etxenike (Aztiker), Maribel Vaquero

Gipuzkoarren kultura politikoari buruzko txostena aurkeztu du gaur Foru Aldundiak. Bizikidetza eta Giza Eskubideetako zuzendaritzaren eskariz egindako ikerlanak hurkoarekiko konfiantza maila handia duen gizartea erakutsi du. Halaber, politikagintzarako atxikimendu eza nabaria bada ere gure lurraldean, emaitzek agerian utzi dute gipuzkoarrek iritzi nabarmenki hobea dutela euskal funtzionamendu demokratikoari buruz, espainiarrak duen begirune okerragoaren aurrean.

Aurtengo ekain eta uztailean gauzatu da galdeketa eta ikertu ditu Gipuzkoako gizarteak politikarekiko duen harremana, gizarterekiko eta politikarienganako duen konfiantza maila eta eredu demokratikoari buruzko iritzia. Aztiker Soziologia Ikerguneak egin du lana eta txosten hau, Bizikidetza eta Giza Eskubideetako zuzendari Maribel Vaquerok azaldu duenez, “hausnarketarako lanabes nagudia eta 2018 urtean zehar egingo den ekimenen erreferentzia nagudia izango da”. Galdetegian erabakitzeko eskubideari eta Euskal Estatuari buruzko galderak ere egin dira. Hala, lautik hiru (%74,8) kontsultaren alde agertu dita eta %48,6-k dio Euskal Estatuaren aldeko botoa emango lukeela.

Udan egindako emaitzak gaur eman dira jakitera. Guztira 1.496 elkarrizketa egin dira,  16 urtetik gorako gipuzkoarrei egin zaie, eskualdeen arteko banaketa orekatua bermatuz. Gaur aurkeztu dira emaitza, Aztiker Soziologia Ikerguneko ikerketa zuzendari, Asier Etxenikerekin batera.

Konfiantza eta kapital soziala

Gizarte moderno, konplexu eta indibidualizatua den heinean, Gipuzkoako gizartean ere politikagintzarekiko atxikimendu eza zabala da, baina jarrera hau era leunago batean islatzen da gurean. Elkarrekiko konfiantza handia dagoela erakusten dute emaitzek, gizartean orokorrean, ongizate mailan Europako herrialde nagusietan aurki daitekeen mailaren parekoa. Ezaugarri hau nabarmentzekoa dela uste du Maribel Vaquerok, eta “erakusten du gure lurraldeak oinarri nahikoa trinkoa duela sistema politikoari eusteko”. Areago, foru zuzendariak gehitu duenez, “inkestatuen partaidetza handiago baten eskakizunak eta demokrazian sakontzeko erakutsi duten nahiak, gako garrantzitsuak dira pertzepzio  horiek irauli nahi baditugu”. Hala, emaitzetatik, konfiantza da Vaquerok azpimarratzen duen balio nagusia eta horrek “Gipuzkoari sendotasuna ematen dio kultura politikoan sakonduz gizarte demokratikoago bat eraikitzeko eta, ondorioz, aurreratuago bat”. Hain zuzen, Europako bataz bestekoaren gainetik dago hurkoaz fio den gipuzkoarren kopurua. Erdia baino gehiagok (%53,5) uste du konfiantza izan daitekeela gehiengoarengan. Datu horiekin eta 20154 urtean egin zen Balioei buruzko Mundu Inkestakoekin erkatuta, Herbehereak (%66,1) eta Suedia (%60,1) bezalako herrialdeen mailara iristen da ia Gipuzkoa eta aise gainditzen du Ingalaterra, Frantzia ala Espainia (%19). Datu honi gehitu behar zaio Gipuzkoako biztanleriaren erdia baino gehiago (%55,1) elkarteren bateko kide dela eta gehienek (%37,9) lan boluntario egiten dutela.

Vaquerok nabarmentzen du ikerlan honek garrantzi handia duela, zuzendaritzatik datorren urtean egingo dituzten ekintzen abiapuntua izango baita. Garrantzi handia, azaltzen duenez, “bizikidetzan eta herritarren jarrera kritikoan oinarritzen den kultura demokratikoa oinarri oinarrizkoa delako gatazkak kudeatzen dakien gizarte osasuntsu eta aurreratu beatean”. Hala, “gaur egun eta baita etorkizunean ere; migrazioek, aniztasunak eta gure gizarteko pluraltasunak elkarrekin bizitza kudeatzeko ahalik eta kultura demokratikoarik handiena eskazen ditu”, azaltzen du foru zuzendariak. “Gure gizartean zenbat eta kultura demokratikoa sakonagoa izan, orduan eta aukera handiagoak izango ditugu etorzkizuneko erronkei aurre egiteko”.

Politika, demokrazia eta partaidetza

Bestalde, aipatutako politikagintzarekiko desatxikimendua agertzen da emaitzetan. Hala ere, soilik galdetutakoen %15-ak agertzen du erabateko interes falta gaiarekiko. Datuek erakusten dute Gipuzkoako gizarteak interesa duela politikan eta eragiten diola. Txostenaren arabera, alderdi politikoak demokraziarako beharrezkoak direla uste du % 56,4-k.

Gai sozial eta politikoei buruzko ardurak bat egiten du inkestatuek demokrazian sakontzeko erakutsi duten nahiarekin, gainera. Partaidetza handiago eskatzen dute eta, hain zuzen, hori izan daiteke politikarekiko uste nagatiboa aldatzeko gakoetako bat.

Azkenik, funtzionamendu demokratikoari buruzko iritziaz galde egiterakoa emaitza esanguratsuak utzi ditu ikerlanak. Orokorrean, Euskadikoaz galdetzerakoan asebetetasun maila, Espainiakoarekin koparatuta, askoz ere altuagoa da. Erdia baino gehiago oso ala nahiko asebetea (%5,4 eta %55,2 hurrenez hurren) dago Euskadikoarekin. Gehiengoa aldiz, Espainiakoarekin ez dago konforme eta hamar pertsonatik zazpi oso kritikoak dira Espainiako demokraziarekin.

 

Ikerlanaren zabalkundea

Emaitza hauekin, ikerlana bi saiota kontrastatu da politikari eta adituekin. Lehena azaroan 15ean egin zen Batzar Nagusietako alderdi politiko diferenteetako ordezkariekin eta hilabete berean 29an, adituekin egin zen kontrastea. Urte berriarekin dokumentua landuko da foro, mintegi eta elkarrizketetan.

  

1398