Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea GK Green Fashion Moda Jasangarriaren lehen edizioa

GK Green Fashion Moda Jasangarriaren lehen edizioa

Moda jasangarrirantz aurrera egitea aukera paregabea da lurraldearen hazkunderako

2017/05/04

Abian jarri da gaur goizean GdM Donostia Moda Festivala, GK Green Fashion moda jasangarriaren klusterrak sustatu dituen hitzaldi eta tailerren bitartez, Moda Jasangarriaren lehen edizioan. Jose Ignacio Asensiok, Ingurumeneko Diputatuak, Jardunaldiari hasiera eman dio. Jarraian, Gemma Gómezek (Slow Fashion Next-en sortzailea), Disni Jayasuriyak (The Ethicologist) eta Iranzu Sain de Murietak (Sinnple), nazioarte mailan Ekonomia Zirkularrean eta moda jasangarriaren arloan erreferente diren profesionalek, masterclassak eman dituzte. Masterclassen osagarri gisa, tailerrak egin dira “Slow Fashion” joera sustatzeko asmoz.

Ehungintza jasangarriaren tailerrek festibalaren esparruan “Slow Fashion” gaiaren inguruan kontzeptuak eta kultura garatzeko helburua betetzen dute. Ingurumeneko Diputatuak baieztatu du GK Green Fashionek balioa eman nahi diola “Slow Fashion” modari, egungo “Fast Fashion” kontsumo ereduen aurrean Moda Jasangarriaren Jardunaldiaren bitartez. “Hau da, garrantzia eman nahi zaio ingurumena errespetatzen duten moda jasangarriari, nolanahi ere, gure diseinatzaile gipuzkoarrak aspilditik ari dira lanean eremu horretan eta gure zeregina da lan hori agerian jartzea, baliabideen kontsumo jasangarriaren inguruko sentsibilizazioa sortzea, modarekikoa barne, eta eredu ekonomiko berri bat sustatzea, gure diseinatzaileentzat baliagarria izango dena”.

Masterclassak

Masterclassetan moda jasangarriaren munduan, nazioarte mailan erreferente diren profesionalek parte hartu dute:

  1. Gemma Gómez (Slow Fashion Next-en sortzailea); Moda jasangarria zer den azaldu du eta hainbat kontzepturen esanahia argitu du:
    1. Produktu baten bizitza zikloaren azterketa
    2. Ekonomia zirkularra vs ekonomia lineala
    3. Eskalaren kontzeptua jasangarritasunari buruz hitz egiten dugunean
    4. Material eta prozesu jasangarriak
    5. Ekoizpen garbiak bermatzen dituzten ziurtagiriak eta standarrak
    6. Ekodiseinuaren kontzeptua, logistika, retail eta packaging
    7. Arroparen kontsumoa eta erabilera jasangarria

 

  1. Disni Jayasuriya (The Ethicologist-aren sortzailea):
    1. Enpresa txiki bat izanda jasangarritasunean aurrera egiteko zer egin adierazi du
    2. Moda jasangarriko merkatuan dauden bilakaera joerak
    3. Ekoizpenak eta kontsumoak.

 

  1. Iranzu Sáinz de Murieta (Sinnple): Jasangarritasun parametroen arabera garatu nahi diren marka gipuzkoarren balio eta hornidura katea aztertu du.

Tailerrak

  1. Alorreko profesionalei zuzendutako birziklatze tailerra: Gemma Gomezek eman du AEG Ikastetxearen lankidetzarekin. Ehun jasangarrien tailerrak, nola aukeratu behar dut ehun onena nire kolekzioetarako? Tailer horretan gai hauek aztertu dira:
    1. Materialen jatorriak eta jatorriari lotutako jasangarritasuna, hitzaldian ikusitako bizitzaren azterketaren arabera
    2. Europan erreferente den “Made BY” aholkularitzaren ehun taula aztertzeko eta erabiltzeko moduak
    3. Materia bakoitzari aplikatutako kontzeptu nagusiak, jasangarritasuna handia edo txikia duen ulertzeko
    4. Hornitzaileei aplikatutako ehun-ziurtagiriak
    5. Hornitzaileen zerrenda eta kontaktu zuzena

 

  1. Herritarrei zuzendutako birziklatze tailerra, birziklatutako materialen arloan erreferente den diseinatzaile gipuzkoar baten eskutik: Tytti Thusberg, Emaus-en lankidetzarekin, non eskuko poltsak, bizikleta zakutoak eta antzekoak egin diren departamentuak emandako olana birziklatuetatik abiatuta.

 

  

1212