Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Gordailua, Zerbitzu eta Baliabide Kulturalen zentroa

Gordailua, Zerbitzu eta Baliabide Kulturalen zentroa

Etapa berri bati ekin dio

2017/03/16

Kulturako Diputatuak Denis Itxasok Gordailurako burutu den plan estrategikoa azaldu du gaur. Ikuspegi berriaren ondorioz, Gordailua kulturaren zerbitzura dagoen zentro bat izango da, bokazio gisa Gipuzkoako kultur ondare higigarrian arreta jarrita duten zerbitzu globalak eskaintzea duena, ondarearen profesionalentzako toki bat.

Gordailuaren zeregina "godailutzeko eta kontserbatzeko zentro" kontzeptua gainditzea eta ondarearen eta kulturaren inguruko zerbitzuen eta baliabideen zentro bihurtzea da eta horretarako kontserbatzeko zentro gisa hobetu behar du, bere giza baliabideak eta baliabide teknikoak optimizatuz; gordailuaren funtsak eskaini behar ditu lurraldean hedatzeko, San Telmo Museoaren eta beste museoen laguntzarekin; eta artelanak erosteko politika- ondarea bildumatzeko zaletasunaren bokazio duten erakunde guztiekin koordinatuta dagoena- egiten lagundu behar du.

Aldaketa hauei aurre egiteko Kultura sailak Museoen eta Gordailua Zerbitzua sortzea erabaki du eta zuzendari berri bat izendatu du Carlos Olaetxea arkeologoa eta Aldundiko langilea.

 

  

1560