Atzealdea

GUNEAk Gipuzkoan genero indarkeriarekin bukatu eta bizitza jasangarria sustatzeko lan egingo du

Foto GUNEAk Gipuzkoan genero indarkeriarekin bukatu eta bizitza jasangarria sustatzeko lan egingo du

GUNEAk Gipuzkoan genero indarkeriarekin bukatu eta bizitza jasangarria sustatzeko lan egingo du

Gipuzkoako ia hirurogei emakumek parte hartu dute GUNEA proiektu pilotuko espazio komunaren lehen bileran

GUNEAk Gipuzkoan genero indarkeriarekin bukatu eta bizitza jasangarria sustatzeko lan egingo du

Guztira 58 emakume gipuzkoarrek parte hartu dute gaur GUNEA berriaren inguruan aurten egingo diren presentziazko lau bileretako lehendabizikoan. Miren Elgarresta Berdintasun zuzendariaren gidaritzapean ospatu den lan bileran Gipuzkoako emakume elkarte, talde feminista eta proiektuaren inguruan interesa agertu duten hainbat emakume ere parte hartu dute. GUNEAren funtzionamendu eredua adosteaz gain, partaidetza espazio komunean sakondu beharreko bi lan lerroak zehaztu dira. Gipuzkoako Foru Aldundiaren proposamenez, “Genero indarkeria” izango da lehena, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Organoaren lerro estrategikoa dena. Bigarrena berriz, “Bizitza jasangarria: Kontziliazioa, Erantzunkidetasuna eta Zaintzak” izango da, parte hartu duten emakume guztiek horrela erabakita.  

Behin gaiak erabakita, gaur hasita eta urria bitarte, interesa duten emakume guztiek eztabaida kanal ezberdinetan, modu presentzial edo birtualean, parte hartu ahal izango dute. Eztabaida horretarako, Berdintasun zuzendaritzak plataforma digital berri bat jarri du martxan emakume gipuzkoar guztien eskura (www.berdintasuna.gipuzkoa.net). Parte hartzaileak, behin izena emanda, gaurko topaketan erabakitako gaietan oinarritutako eztabaida guneak aurkituko dituzte. Gune birtual honek emakumeen etengabeko parte hartze handiagoa lortzea du helburu, baita publiko gazteago bat erakartzea, belaunaldi berri horrek berdintasunaren inguruan kontzientzia hartu eta eztabaidatu dezan.

Lan lerroak erabakitzeaz gain, gaurko bileran GUNEAren helburua den hausnarketa ere gauzatu da. Bertaratutako guztiak lehenetsitako lehenengo gaiaren inguruko hausnarketa kolektiboa abiatu dute, horretarako saioan Norma Vazquez genero indarkerian aditua den psikologoaren parte hartzea izan dute. Vazquezek indarkeria matxistaren biktimen urraketaren aitortzean, ordainaren eskaintzean eta urratutako eskubideak leheneratzeko politiketan oinarritu du bere hitzaldia.

Jardunaldiarekin amaitzeko, parte hartzailek datozen saioetarako lan-programa eta egutegia zehaztu dute. Miren Elgarrestak bere esker ona adierazi die eztabaida espaziora gerturatu diren emakume guztiei, eta parte hartu duten elkarte zein emakume kopuru handia azpimarratu du, “2014ean izan zen lehen GUNEA bileratik partaide gehien izan duena” gehitu du.

Gaurko topaketarekin hasiera eman zaio GUNEA Gipuzkoan berdintasun politiken inguruko parte hartze eta lankidetzarako espazio gisa errotu dadin 2017an garatu nahi den esperientzia pilotu honi. Espazio irekia, Gipuzkoako Foru Aldundiak sustatutakoa, eta emakume eta gizonen arteko berdintasunerako politikak garatzeko interesa duten emakumeen parte hartzea lurraldean bideratzea du helburu.