Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Herritarren Partaidetzako I. Kongresuak arrakastako praktikak sustatuko ditu

Herritarren Partaidetzako I. Kongresuak arrakastako praktikak sustatuko ditu

Gipuzkoako sei udalek eta nazioarteko adituek herritarrak politika publikoetan sartzeko proiektuak partekatuko dituzte

Foru Aldundiak Gipuzkoako Parteidetzako I. Kongresua antolatuko du 23an eta 24an Tabakaleran. Helburua da eremu horretan tokiko erakundeek eta nazioartekoek bultzatu eta arrakasta duten esperientziak partekatzea eta jakitera ematea. Kongresuak hiru ardatz izango ditu: 3 lurralde eremutako herritarren partaidetzako esperientziak aurkeztea: Danimarka (MindLab), Nuevo León (Consejo Cívico de Instituciones) eta Suitza (Bernako unibertsitatea); "Herritarren Partaidetzako erakunde arteko espazioak" izeneko elkarrizketa Estatuko adituekin; eta Gipuzkoako udal batzuek garatu dituzten partaidetza praktika onak jakitera ematea.

Programa ostegunean, hilak 23, hasiko da "Herritarren Partaidetzako erakunde arteko Espazioak" mahai-inguruarekin. Bertan parte hartuko dute Xabier Barandiaran Diputatu Nagusiaren Kabineteko buruak, Ernesto Ganuza Ikasketa Sozial Aurreratuen Institutuko zientzialari titularrak, Jone Martinez EHUko Zientzia Politikoetako irakasleak, Pedro Ibarra EHUko Zientzia Politikoetako katedraduna eta Ruth Sarabia Malagako Udaleko Herritarren Partaindetzako zuzendaria. Ondoren, Gipuzkoako udaletako sei ordezkarik – Tolosa, Oñati, Urnieta, Hernani eta Donostia– bertaratu direnekin bertan praktika ontzat dituzten proiektuen berri emango dute.

Ostiralean, "Partaidetza: proposamenak, ideiak, eszenategiak" hitzaldia izango da lehenik, Thomas Prehn Mindlab-eko CEOaren eskutik. Mindlab munduko alor publikoko laborategi liderra da, eta Danimarkako Gonbernuan dago. Aitzindaria da alor publikoko antolakuntzaren eraldaketan, jarrera aldaketetean eta lidergo partekatuan. Beste bi nazioarteko esperientzia ere aurkeztuko dira: "Zera publikoa erronka partekatua bihurtu", Sandrine Molinard Nuevo León-go (Mexiko) Consejo Cívico de Instituciones-en zuzendari nagusiaren eskutik; eta "Parte hartze politikoa Suitzako herri bozketetan", Anja Heidelberger Bernako unibertsitateko ikertzailearen eskutik. Bi adituek, gero, mahai-inguru bat izango dute bertaratu direnekin.

Molinard-ek sei urte eman zituen Monterreyko Teknologikoko Centro de Desarrollo Metropolitano-ko (CEDEM) zuzendari lanetan, lurralde antolaketako eta prospekzioko azterketa lanak eginez.  2012tik, Nuevo León-go Consejo Cívico de Instituciones-en lan egiten du, eta herritarren partaidetzako programen eta agintariek kontu emateko programen buru da. Heidelberger, berriz, "Année Politique Suisse" proiektueko ikertzaile posdoktorala da  (Suitzako politiken urtekaria). Bertan, herritarren bozketa zuzenekin zerikusia duten kanpainen ikerketa baten arduraduna da. Bere jakintza eta ikerketa herri bozketan, partaidetzan, balio aldaketan eta kanpaina politikoetan oinarritzen da.

Kongresua Imanol Lasa Gobernanatzako eta Gizartearekiko Komunikazioko diputatuak zabalduko du, eta Joseba Muxika Partaidetzako zuzendariak itxiko du. Bertan, "Herritarren partaidetza kolaborazio praktika gisa" aztertuko du. Muxikak datu bat ekarri du, azaltzen duena Aldundiak kudeaketa politiko partekatuago baten alde egiten ari den apustua eta kongresuaren egokitasuna: "Legealdi hasieran egindako inkestan, ikusi genuen herriarren % 85ek adiministrazio publikoarekin zituen harremenak aldatu nahia duela. Mezu garbi bat da, geureratu duguna: gauzak beste modu batera egin behar dira, modu zabalago batean, gertuagoko batean, gardenago batean eta partekatuago  batean. Apustu egin behar dugu, beraz, gobernanatza on baten alde, non herritarren partaidetza izango baita zutabeetako bat.

Foru zuzendariaren esanetan, espazio bat sortu behar da, non administrazioarekiko harremanen eredu berri bat zabaldu behar baita. "Espazio bat, non herritarrek Gipuzkoako partaidetzaren orainaz eta etorkizunak hausnatu baitezakete, tokiko eta nazioarteko adituekin hizketan, zalantza, interesak, eta ikuspuntuak partekatuz, bereziki emaitza onak eman dituzten partaidetza proiektu horien gainean".  Muxikaren ustetan, lan hau oinarrizkoa da partaidetzaren eremuan: "eremu hori beti garatzen ari baita, beti ikasten ari baita. Partaidetzan, metodologiak eta prozesuak esperimentatu eta aztertu behar dira, eta ezinbestekoa da aurrera egitea. Horretarako, Gipuzkoan egiten dena balioan jartzeaz gain, nazioarte mailako arrakastako ereduen berri eman nahi dugu".

Etorkizuna Eraikiz dinamika nabarmendu du, eta herritarren partaidetzara etorrita, aurrekontu irekiak eta Herritarren Partaidetzako Erakunde Arteko Espazioa, iaz abiarazi zena, eta lurraldeko udal guztiak biltzen dituena erronka horretan indarrak biltzeko. "Lankidetzan oinarritzen den politika egiteko modu baten alde egiteak, herritarrak politika publikoen diseinuan, gauzatzean eta ebaluazioan sartzeko bide berriak zabalduz, balio du, dauden beharrei eta etorkizuneko erronkei eraginkorki erantzuteko ez ezik, erakundeekiko konfiantza handiago bat eraikitzeko, eta aukera ematen digu politikarekiko urruntzeari aurre egiteko", amaitu du.

180 lagunek baieztatu dute jada Kongresura joango direla, eta foru diputatuak herritar guztiak gonbidatu ditu bertaratzera eta ekarpenak egitera. Horretarako, izena eman dezakete Aldundiak prestatu duen orrian: https://www.gipuzkoa.eus/es/web/partaidetza/congreso/inscribirse

  

1262