Atzealdea

Hiriaren gaiaren inguruan hiru hitzaldi eta irakurraldi bat antolatu ditu Koldo Mitxelena Kulturuneak

Foto Hiriaren gaiaren inguruan hiru hitzaldi eta irakurraldi bat antolatu ditu Koldo Mitxelena Kulturuneak

Hiriaren gaiaren inguruan hiru hitzaldi eta irakurraldi bat antolatu ditu Koldo Mitxelena Kulturuneak

Urriak 16, 17, 18 eta 20, KM Kulturunean

Hiriaren gaiaren inguruan hiru hitzaldi eta irakurraldi bat antolatu ditu Koldo Mitxelena Kulturuneak

Hiriaren gaiaren inguruan hiru hitzaldi eta irakurraldi bat antolatu ditu Koldo Mitxelena Kulturuneak, Donostian.

Jardunaldien helburua izango da hiriak pairatu edo sufritu ordez, hiriak sortzeko gauza den gizakia eraikitzeko premia defendatzea.

Jardunaldiak bilduko ditu Javier Aguirre filosofoa, Ibon Salaberria arkitektoa, Bernardo Atxaga idazle eta poeta, eta hainbat egile estatubatuarren testuez osaturiko jendaurreko irakurraldia.

Hiria, etengabe aldatzen ari den espazio edo gune sinbolikoa da. Aldaketa horiek izan ohi dira garai jakin bakoitzeko egoeraren araberakoak, garai jakin bakoitzeko adierazgarri. Migrazio joera berriak kontutan hartuta, gaur egungo gure hiriez hitz egiten dugunean interkonexioa, homogeneotasuna eta singulartasun ezaz hitz egin behar dugu.

Hiriari buruz hausnartzeko honako hiru alor hauen ekarpenari begiratu behar zaio: hirigintzari, filosofiari eta poesiari. Hirigintza, topaguneak eta elkarbizitza guneak arrazoiaren bidetik abiatzeko; filosofia, aipatu espazio horien xedea eta funtzionaltasuna finkatu, adostu edota diseinatzeko; eta poesia, gune horiek harmonizatzeko, eta esperientzia bizitzeko moduan espazioa aldatzeko, errealitate sentikor eta emozional bihurtzeko xedez.

Horrela, aurkezten dugun ‘Hiria sortzen denean’ izeneko jardunaldien helburua izango da hiriak pairatu ordez, hiriak sortzeko gauza izango den gizakia eraikitzeko premia defendatzea. Hiria funtsezko gunea da, esanahi handiko kokaleku nagusi bat, gure izateari zentzua ematen dion gune bat, beti aldatu egin daitekeena. Hiria eraldatu, gauza egin, bizigaitu, eraldaketa horretan gu ere eraldatuak izateko.

Asmoa da hiriaren ideiaren gainean hausnartzea, baina ez derrigor toki edo paisaia arrunt bati buruz ariko bagina bezala, ezta lurralde politiko eta identitario soil bezala, eta egitura arkitektonikoz osatuta darabilgun bilduma huts gisa hartua ere ez, ez horrela, baizik ete giza eredu berri bat eraikitzeko tresna edo moldea bezala.

Horrela, ziklo honetan egingo diren hiru hitzaldiak, (‘Polisetik Kosmopolisera’, ‘Hiria da marka’, ‘Euskal Hiriaz’) Lewis Mumford historialariaren esanetan “batasun kolektiboaren sinbolo estetikoa” den horretan sakontzen ahaleginduko dira.

Hala hausnartuko dute Hiria: “esparru ekologiko gisa. Bizitzarako lekua, eta espazio arkitektonikoa; bere morfologiaren eta kulturarekin lotutako bere patuaren gakoak ematen dizkigun historia baten emaitza”.

‘Vida en la sección del valle’

‘Vida en la sección de valle’ izena hartu duen jendaurreko irakurraldiak kontuan hartuko ditu batez ere Hiriaren giza alderdia eta alde existentziala.

Hainbat egile estatubatuarren testuez osaturiko irakurraldia izango da, eta gizakiak hiriarekin izan duen erlazio paradoxikoa eta gatazkatsua nabarmentzen da bertan. Hiria ikuspuntu moral batetik aztertu duten egileak dira: Edgar Lee Masters-en Spoon River, Sherwood Anderson idazlearen Winesburg, David Foster Wallace-n Colisión, Donald Ray Pollock-en Knockemstiff.

Horiek guztiak hiri txiki eta konfinatuak dira, apenas garrantzirik duten kokagune edo komunitateak, bailararen sakonean txertatuak, zauri batek eraginda bezala. Unitate geografiko berezi horretan garatzen dira, eskualde nagusia eta bitarteko didaktikoa izaki, Patrick Geddes-en ulertzeko moduan, menditik itsasora eta itsasotik mendira jatorrizko lan forma guztiak.

Irakurraldian ADI! musika taldearen lau pieza eta ‘’The City’ dokumentaleko irudiak tartekatuko dira. Ralph Steiner-ek zuzenduriko dokumentala da ‘’The City’, eta 1939ko New Yorkeko mundu azokan aurkeztu zen, Lewis Mumford-en oharrekin. Dokumentalak “hiri-ingurune garaikidearen arazoak kontrastatzen ditu planifikatutako komunitatean eman daitezkeen baldintza sozial eta fisiko nagusienekin”.