Atzealdea

Istorioak belarrietara. III. euskarazko kontakizun laburren lehiaketa

Foto Istorioak belarrietara. III. euskarazko kontakizun laburren lehiaketa

Istorioak belarrietara. III. euskarazko kontakizun laburren lehiaketa

Oraingo honetan euskal mitologia eta bere imaginarioaz.

Istorioak belarrietara. III. euskarazko kontakizun laburren lehiaketa

Igartubeiti Museoak eta Zugarramurdiko Sorginen Museoak “Istorioak belarrietara” kontakizun laburren III edizioaren deialdia egiten dute. Deialdi honek idazketa euskaraz sustatzea eta zabaltzea du helburu, honakoan haur ipuinen generoa bereziki bultzatuz.

Gainera, kultur ondarearen inguruko lan modu berriak zabaldu eta parte hartze zein esperimentazio gune berriak sortzea du xede.

Gaia:

Deialdiaren gaiak, sinesmena, istorioa, sineskeria, gune eta pertsonaiak, kondaira eta nekazalgune eta naturguneetako zeremoniei lotutako euskal mitologia eta bere imaginarioa dira.

Igartubeiti Baserri Museoak euskal baserriaren historia, bilakaera eta bertan bizi izan ziren biztanleen eguneroko bizimodua hurbiltzea du helburu, baliabide hauen bitartez: baserria bera, interpretazio zentroa eta baratz ekologikoa. 

Balio kultural, historiko, antropologiko eta arkitektoniko multzo bat biltzen, babesten eta hedatzen du. Balio multzo honek euskal ondarearen elementu nagusi bihurtzen dute, hala nola, bikain mantendutako jatorrizko egurrezko egitura eta barruan duen sagardo dolarea. Horretarako, euskal kultur ondarearekin eta baserri munduarekin erlazionatutako aisialdi jarduerak antolatzen ditu.  

Zugarramurdiko Sorginen Museoak, Nafarroa iparraldean 1609 eta 1614 bitartean jasandako Inkisizioaren prozesua aztertzen du eta, estereotipoak alboratuz, bisitaria izaki mitologiko, sendabelar eta antzinako erritualen mundu batean murgiltzen du. Eszenografia erakargarri, ikus-entzunezko eta pantaila elkar-eragileek osatzen dute, duela 400 urte sorgintzat hartu zituzten gizon, emakume eta haurren bizitzetan sakontzeko aukera ematen digun bisita atsegina.

Generoa: Haur ipuina

Gaia: Mitologia eta bere imaginarioa

Hizkuntza: Euskara

Sariak:         Lehena: 250 €

                   Bigarrena: 150 €

                   Hautatutako ipuinen argitalpen ilustratua.

Deialdia: 18 urtetik gorako persona guztiei irekia

Antolatzaileak: Igartubeiti Baserri Museoa eta Zugarramurdiko Sorginen Museoa

Jasotze epea: 2017/7/16

ARGIBIDEAK ETA INFORMAZIOA:

Tfnoa: 943 72 29 78
E-mail-a: igartubeiti@gipuzkoa.eus

 

 

DEIALDIAREN DOKUMENTAZIOA: (OINARRIAK + IZENA EMATEKO ESKAERA)

www.igartubeitibaserria.eus/eu/jarduerak/egitasmoak/areago-soinuetan-murgilduz-ibili/istorioak-belarrietara-iii-kontakizun-laburren-lehiaketa