Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Diputatuen kontseiluak 2017ko abenduaren 27ko bileran onartutako gaiak

Diputatuen kontseiluak 2017ko abenduaren 27ko bileran onartutako gaiak

Gobernu Kontseiluaren erabakiak

2017/12/27
Gobernu Kontseilua osatzen duten foru diputatuen argazkia

DIPUTATU NAGUSIA

  • Diru laguntza ematea zuzenean Ataungo Udalari: Juan Arin Dorronsororen idazlan bildumaren argitalpena  finantzatzeko.  
  • Diru laguntza ematea zuzenean Together Euskal Herria A.I.E. enpresari: 2017. urtean "Together" dokumentalaren sustapena finantzatzeko.  
  • Diru laguntza ematea zuzenean Eriz Zapirain Albizu jaunari: "Euskal Herria zuten helburu" dokumental saila finantzatzeko.  

KULTURA, TURISMO, GAZTERIA ETA KIROL DEPARTAMENTUA

  • Diru ekarpen osagarria egitea Kirolgi Fundazioari: Club Iraurgi SB taldeak LEB ORO Ligako lehiaketan duen parte hartzea finantzatzen laguntzeko.  

GOBERNANTZAKO ETA GIZARTEAREKIKO KOMUNIKAZIOKO DEPARTAMENTUA

  • 2018. urteko Araugintza Plana onartzea.  
  • Gipuzkoako Foru Aldundiko Lanpostu Zerrenda aldatzea.  

EKONOMIA SUSTAPENEKO, LANDA INGURUNEKO ETA LURRALDE OREKAKO DEPARTAMENTUA

  • Gastu gehigarria baimentzea: Gipuzkoako Lurralde Historikoko basoak zaindu, hobetu eta ugaritzeko diru laguntzen 2017ko deialdiari aurre egiteko.  
  • Onartzea Etorlur Gipuzkoako Lurra, SArekin sinatutako kudeaketa mandatuaren hitzarmenaren eranskina: behi haragitarako arraza desberdinetako hazitarakoak testatzera bideratutako arraza anitzeko zentro bat lortzeko zuzendutako inbertsioak egiteko.  

OGASUN ETA FINANTZA DEPARTAMENTUA

  • Foru Dekretua, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren eta Sozietateen gaineko Zergaren Erregelamenduak aldatu eta ondare elementuen eskualdaketan lortutako errentak bi zerga horietan kalkulatzearren 2018an aplikatuko diren eguneratze koefizienteak onartzen dituena.  
  • Foru Dekretua, zerga betebehar formal jakin batzuk garatzen dituen erregelamendua aldatzen duena. 
  • Arauen aplikazioak eragindako ondare erantzukizuneko erreklamazioa ebaztea (10/2006 Foru Araua, PFEZ).  
  • Ordainketa kredituen transferentzia egitea Diputatu Nagusiaren Alorrean.  

BIDE AZPIEGITURETAKO  DEPARTAMENTUA

  • 7/2016 Foru Arauan aurreikusitako kanonaren ordainpeko N-I eta A-15 errepideetako zati batzuk Bidegi SAri atxikitzea eta zehaztea ordaintzeko betebeharraren hasiera data.  

GIZARTE POLITIKAKO DEPARTAMENTUA

  • Onartzea mendekotasunaren prestazio ekonomikoen gehienezko zenbatekoak.
  

1409