Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Asensiok ACLIMAren lehen Batzarreko Colombia eta Mexikoko ordezkaritza hartu du

Asensiok ACLIMAren lehen Batzarreko Colombia eta Mexikoko ordezkaritza hartu du

Herritar, enpresa eta instituzio guztiek ozono-geruza eta klima babesteko jarrera arduratsua mantendu behar dugula dio Asensiok.

2016/09/15
Ozono-geruza Babesteko Nazioarteko egunarekin batera, Jose Ignacio Asensiok klima eta Lurrari eragiten dieten erronkei aurre egiteko nazioarteko lankidetza ezinbestekoa dela azpimarratu du.

Jose Ignacio Asensio Ingurumeneko diputatuak harrera eman die Gipuzkoako Foru Aldundian “Ingurumenaren erronkak Kolonbia eta Mexikon” Mundu mailako ACLIMA 1. Batzarren parte hartu duten Mexiko eta Kolonbiako ordezkariei.

Asensiorekin izan duten hitzorduaren bitartez, bi herrialdetako ordezkariei hondakinen, uraren eta ondarearen alorrean Gipuzkoak garatzen duen kudeaketa ezagutzera eman zaie. Enpresa, fundazio eta unibertsitateen zeregina nabarmenduz eta Gipuzkoako Berrerabilpen eta Birziklapen Klusterraren eginkizuna sustatuz. Honen harira, Asensioren esanetan “gai hauen kudeaketa guztioi eragiten digu, nahiz eta gure lurraldeak geografikoki urruti egon. Izan ere, gure erronkak berdinak dira”.

Ingurumen diputatuak dio lankidetza publiko pribatua, hainbat herrialderen artean esperientzia trukea eta enpresen arteko lankidetza ezarriz gero, elkarrekin aukera berriak bilatzen lagunduko gaituela. Gure planeta babesteko aukera ez ezik, etorkizunerako aukera izango dela ere.

Harrerak hondakinen, uraren eta ingurumenaren babesarekin harremana duten Mexiko eta Kolonbiako enpresari eta adituen partaidetza izan du: Néstor Franco, Cundinamarka (Kolonbia) Eskualdeko Korporazio Autonomoko Zuzendari Nagusia, Juan Carlos Valencia, Moreloseko (Mexikoko)  Uraren Estatu-mailako Batzordearen Zuzendari Nagusia eta Carlos Rufino, Ingurumen, Etxebizitza, Ura eta Lurraldeko Garapen Ministro ohia; gaur egun, La Salle Bogota hiriko Ingeniaritza Fakultateko Dekanoa.

ACLIMA Euskadiko Ingurumen Industriaren Kluster Elkarteak, irailaren 13 eta 14an “Ingurumenaren erronkak Kolonbia eta Mexikon” Mundu mailako ACLIMA 1. Topaketa egin zuen Bilbon. Batzar honen helburua, estatu amerikarrak dituzten ingurumen erronkak partekatu, aukera berriei ekitea posible egiten duten harremanak ezarri eta beharrei erantzun emateko irtenbiderik hoberena bilatzea da.

  

1336