Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Asensiok Gipuzkoarentzako 0 isurketako hondakinen tratamendurako europar eredua nahi du

Asensiok Gipuzkoarentzako 0 isurketako hondakinen tratamendurako europar eredua nahi du

“Azpiegiturak geldiarazteak herritarrei 40 milioi euroko kostua eragin die eta ingurumenean kalte larriak ekarri ditu".

2016/03/09

Jose Ignacio Asensio Ingurumen diputatuak, gaur egin den Gipuzkoako Batzar Nagusien osoko bilkuran adierazi du, aurreko Legealdian Bilduk burututako “kudeaketa okerrak” galera ekonomikoak eragin dituela. “Azpiegiturak geldiarazteak herritarrei 40 milioi euroko kostua eragin die eta ingurumenean kalte larriak ekarri ditu. Izan ere, kalte horiek epe ertain eta luzera ari dira eragina izaten, hondakinen tratamenduak eskatzen dituen azpiegiturak gelditu ondoren”, adierazi du. Era berean, Bilduren kudeaketaren ondorioz ez da Hiri Hondakinen Kudeaketako Plan Integralaren Foru Araua bete eta horren ordez ez da beste aukerarik eskaini.

Asensiok adierazi du, gaur egun Aldundia eta, zehazki, Ingurumen Departamentua lurraldean bartan ari dela hondakinen kudeaketari irtenbidea bilatzen, baina, aldi berean, "Gipuzkoa bertan sortutako zaborrean ez itotzea" bilatzen duen premiazko irtenbidea eman beharrean aurkitu dela. Asensiok esan du Aldundiak hondakinen tratamendurako Europako ereduaren alde egin duela, hau da, energia-balorizazioaren alde, gai honetan Europa "aurreratuenak" egiten duen moduan. “Aldundi honek –Asensioren hitzetan– isurketari iraungitze-data ipini dio gure lurraldean”.

Foru diputatuak azpimarratu du hondakinak tratatzeko bi eredu “besterik ez daudela”. Energia-balorizazioa edo Bilduren eredua, hau da, zabortegien eredua. Azken eredu honek, ingurumen arloan, “hierarkia komunitarioa urratzeaz” gain, atzera egitea suposatzen du.

Gipuzkoa Alemaniaren eredurantz doala defendatu du. Hango hondakinak kudeatzeko ereduak –“bikaina” Lurralde honetarako– Asensiok Gipuzkoarako nahi duen ekuazioa erakusten digu. “Birziklatzea, % 64, balorizazioa, % 34-35, eta 0 isurketa.

Kantabriara joan aurretik, Gipuzkoako Foru Aldundia gure lurraldean tratatu ezin zen eta, beraz, kaleetan jaso gabe uzteko arriskuan zegoen hondakina, Arabara eta Bizkaira eramaten saiatu zela adierazi du. Arabarekin ezin izan zen akordiorik lortu, 500 tona soilik onartzeko prest zeudelako, eta kopuru hori txikiegia zen.

Bizkaiak ere ez du Gipuzkoako hondakina jasotzeko ahalmenik, Artigas-ko zabortegia urte eta erdirako itxita dagoelako, eta eurek sortutako hondakinei erantzuteko Jata-ko zabortegia zabaldu behar izan dutelako.

Gauzak horrela, oraingoz Gipuzkoa tratatzeko gai ez den hondakina Kantabriako zabortegira bidaltzea zen hurbilen geratzen zen aukera. 

  

1242