Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Katapultaren bidez 30 artista taula gainera igoko dira dozena bat herritan

Katapultaren bidez 30 artista taula gainera igoko dira dozena bat herritan

Zirkuitu honi esker, hautatutako taldeek eta artistek beren lana erakutsi ahal izango dute Gipuzkoan zehar.

  • Abenduan egindako deialdi irekiari erantzun diotenen artean egindako hautapen prozesua bukatu ondoren, Katapulta Tour Gipuzkoa ekimenaren bigarren fasea jarri da abian; zirkuitu honi esker, hautatutako taldeek eta artistek beren lana erakutsi ahal izango dute Gipuzkoan zehar. Beste batzuetan egin den bezala, Gaztemaniak programako kontzertuak eta Jazzaldian egiten den hemengo taldeen lehiaketakoak ere zirkuituaren barruan sartuko dira.
  • Programaren helburuak dira artista hasi berriei –bereziki gazteei- aukerak ematea, kultur esparrua dinamizatzea eta kultur programazio egonkorra duten espazioak ezagutzera ematea.
  • Itxaso: “Hemengo talentua sustatu, profesionalki garatzen lagundu, kultur esparrua dinamizatu, eta kultur programazio egonkorra duten espazioak ezagutarazi nahi ditugu.

Denis Itxaso Kultura diputatuak, Miguel Martin Jazzaldiko zuzendariak, Mikel Mendarte Kutxa Kultur Musikako arduradunak eta Imanol Goñez Buenawista Prolleckziom’s-eko Katapulta plataformako zuzendarikideak Katapulta Tour Gipuzkoa 2017 musika eta arte eszenikoen talentu gazteentzako ekitaldien zirkuituaren aurtengo edizioa aurkeztu dute.

Katapulta Tour Gipuzkoa programa Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Departamentuak eta Buenawista Prolleckziom`s kultur esparruan aspalditik lanean ari diren profil askotako musikarien elkarteak sustatu duten ekimen bat da.  Era berean, Kutxa Kultur Musika programak ere parte hartzen du proiektu honetan, eta egonaldietako deialdian hautatutako taldeak jarriko ditu. Horrez gain, Jazzaldia ere lankide izango da, 52. edizioko hemengo taldeen lehiaketako kontzertuak sartuko baitira programan. Azkenik, Donostia Kulturako Antzerki Unitateak zirkuituan parte hartuko duten antzerkiaren esparruko artistak aukeratzen lagunduko du.

Hainbat entitatek bat egiten duten ekimen honen bidez, Katapulta Tour Gipuzkoa programak honako helburu hauek ditu:

.. Musikaren eta arte eszenikoen arloan hemengo talentua sustatzen laguntzea.

.. Kultur programazio egonkorra duten espazioek duten garrantzia nabarmentzea.

.. Kultur arloa dinamizatzea.

 Aurten, zirkuitu barruan antolatutako ikuskizunez gain, Gaztemaniak programako emanaldiak egongo dira, non hautatutako taldeek hasierako artista gisa parte hartzeko aukera izango duten, eta Jazzaldian hemengo taldeen saioak egongo dira.  

Itxasok adierazi duenez, “lurraldean zehar egingo den zirkuitu batean parte hartu dezaketen artista gipuzkoarren mapa sustatzen jarraitu nahi dugu, hemengo talentua sustatzeko, artista horien garapen profesionala bultzatzeko, lurraldeko kultur eremua dinamizatzeko eta kultur programazio egonkorra duten espazioak ezagutzera emateko".

Kultura diputatuak adierazi du programa hau itunen emaitza dela "gure helburuetako bat sareak eta itunak eraikitzea baita, baliabideak optimizatu, jarduerak ugaldu, eta adituen eta profesionalen lana erraztuko duten itunak, hain zuzen”.

2017an zehar ekitaldi hauek programatuko dira:

  • Aukeratutako artisten 42 saio.
  • Gaztemaniak programako kontzertuetako kartelburu izan diren talde profesionalen 10 emanaldi; horiek baino lehen, telonero gisa hemengo artistek jardungo dute (irizpide artistiko eta estilistikoen arabera zirkuituan parte hartzeko aukeratutakoak).
  • Jazzaldiak aukeratutako hemengo artisten 20 emanaldi, Heineken Jazzaldiaren 52. edizioan.

 

Zirkuituan, Katapulta Tour Gipuzkoak aukeratutako hemengo 8 artistak hartuko dute parte (4 arte eszenikoetakoak eta beste 4 musikakoak); Kutxa Kultur Musikak aukeratutako 6 musika taldek, eta Jazzaldian parte hartuko duten 20 taldeak.

 

Katapulta Tour Gipuzkoaren deialdian 76 musika talde eta arte eszenikoetako 33 talde aurkeztu dira.

Deialdian adierazten den bezala, aukeraketan Gipuzkoako proposamenei eman zaie lehentasuna.  Hautaketa egiterakoan, hainbat faktore uztartzeko ahalegina egin da, besteak beste, gaztetasuna, lurraldetasuna, generoa eta kalitatea.

Katapulta Tour Gipuzkoak eta Kutxa Kulturak aukeratutako artistei, zirkuituan dauden bitartean beren lanari ematen zaion zabalkundeaz gain, honako hau eskaintzen zaie:

  • Gipuzkoan hiru emanaldi egiteko aukera.
  • 400 euroko konpentsazio ekonomikoa emanaldi bakoitzeko.
  • Katapulta Tour Gipuzkoak aukeratutako artisten kasuan, artistaren edo proiektuaren sustapen bideoa grabatzea.

Deialdian parte hartu dute musikaren nahiz arte eszenikoen esparruan ibilbide profesionala garatzeko interesa duten artista profesional hasi berriek edo erdi profesionalek. Pop, rock, folk, musika elektroniko, hip-hop eta antzeko estiloetako musika taldeak, eta formatu txikiko arte eszenikoetako proposamenak aurkeztu dira (mikro-antzerkia, bakarrizketa, performancea eta magia).  Proposamen horietan, gehienbat, artisten jatorrizko lanak edo artistentzat propio sortutakoak jaso behar ziren.

Herriak:

Herri hauetan programatuko dira ekitaldiak: Donostia, Hondarribia, Arrasate, Azkoitia eta Irun (guztiak, Gaztemaniak programako kontzertuak hartzen dituzten herriak); gainera, Azpeitia, Errenteria, Oñati eta Eibarren Katapulta Tour Gipuzkoako ekitaldiak egingo dira. Mutriku, Deba eta Urretxu-Zumarraga ere zirkuituan sartzeko lanean ari gara.

Espazioak/klubak:

Gaztemaniak programako kontzertuak toki hauetan egingo dira: Psilocybenea (Hondarribia), Tunk aretoa (Irun); Amaia antzokia (Arrasate); Elkargunea (Azkoitia). Katapulta Tour zirkuituko ikuskizunak bakarrik jasoko dituztenak, berriz, honako hauek izango dira: Sanagustin Kulturgunea (Azpeitia); Biharrian (Eibar); Gazteleku (Oñati); De Cyne Reyna (Errenteria); Limerick (Errenteria); eta berretsi beharreko beste espazio batzuk.

Aurreko ekitaldia

Esteka hauetan iazko programan egindako bideoak ikus daitezke.

Zirkuituaren lehenengo zatiaren bideo laburpena:

https://youtu.be/Ku5ctvER57c

 

Zirkuituaren bigarren zatiaren bideo laburpena:

https://youtu.be/wydGcGAQYr0

 

Jazzaldiko hemengo taldeen bideo laburpena.

https://youtu.be/JGMrJKoAOe8

MUSIKA:

Izaro: https://youtu.be/PKu0zLiKe9E

Elena Setién: https://youtu.be/J-uqjoKnnHg

Izeberg: https://youtu.be/htPJ89UX5RM

Nothing Box: https://youtu.be/MAz2KA5UW5g

Frank: https://youtu.be/1MfRVsTDjeo

ARTE ESZENIKOAK:

El Conccertino: https://youtu.be/_PZntV7GeHU

Cía. la que tú me haces: https://youtu.be/va-Nn31dBfM

Txiki: https://youtu.be/gJVJt54fYQg

Mikel Bermejo: https://youtu.be/ykyuucXvsAE

Pez Limbo: https://youtu.be/mdVpLshmT7g

Marga Altolaguirre: https://youtu.be/O1q23oa81_E

2017an aukeratutako artisten zerrenda:

MUSIKA:

Beñat Igerabide

Bufalo

Grande Days

Trini Fox

ARTE ESZENIKOAK:

Amaia Arriaran y Nerea Ariznabarreta

AMAGOIA LAUZIRIKA - KITTO, nik utziko dut/Yo lo dejo

Dosekilibrados

Sergio Arrospide

KUTXA KULTUR MUSIKA programak 2016n aukeratutako artistak:

Amor de Tokyo

Ane Leux

Charlie

Izaro

Luma

Perlak

  

1426