Atzealdea

Katxalinen kanpaina igandean abiatuko da, 5,5 km-ko lasterketa solidarioarekin

Foto Katxalinen kanpaina igandean abiatuko da, 5,5 km-ko lasterketa solidarioarekin

Katxalinen kanpaina igandean abiatuko da, 5,5 km-ko lasterketa solidarioarekin

Bularreko minbiziaren detekzio goiztiarra azpimarratuta, hitzaldiak eta mahai informatiboak ere egingo dira lurraldeko zenbait herritan

https://www.youtube.com/watch?v=a9n0cKB4xS8

Katxalinek, Bularreko eta Ginekologiako Minbiziagatik Eragindako Gipuzkoako Emakumeen Elkarteak, bere aurtengo kanpaina aurkeztu du gaur, hilaren 19an Bularreko Minbiziaren kontrako Nazioarteko Eguna izango dela eta. Maite Peña Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikako diputatuak, Jon Darpon Osasun sailburuak, Katxalin, Gipuzkoako bularreko minbiziaren elkarteko presidente Txaro Beobidek, Jone Altzibar BMGPeko (Bularreko Minbizi Aurkitze Goiztiarraren Programa) arduraduna, eta Arrate Plazaola Onkologikoko medikuak kanpainaren nondik norakoak aurkeztu dituzte, gaixotasun honen “detekzio goiztiarraren garrantzia” nabarmenduta. Kanpainaren ekintza nagusia datorren igandean izango da: Katxalin 5,5  kilometroko lasterketa solidarioa, Donostiako 15 kilometroko Klasikaren baitan (dagoeneko 5.000 partaidetik gora daude izena emanda). Lasterketa amaitutakoan, Anoeta estadioaren ondoan, kirolaren jai erraldoia egingo dute bularreko minbiziaren aurka, honako jarduerez osatua: ludoteka, umeentzako sukalde tailerra, zumba erakusketa, eta abar.

Beste jarduerak datorren asterako antolatu dituzte: batetik, bularreko minbiziaren inguruko hitzaldia eta mahai-ingurua, hilaren 18an, 18:00etan, Gipuzkoako Sendagileen Elkartean, Donostian. Eta, bestetik, mahai informatiboak: hilaren 15ean Bergara, Ibarra eta Tolosan; hilaren 17an, Errenterian; hilaren 18an, Azpeitia eta Villabonan; hilaren 19an, Donostia, Donostia Ospitalean, Lasarte-Oria eta Ordizian; hilaren 20an, Orion; eta hilaren 22an, Andoain, Elgoibar eta Irunen.