Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Kirolgi eta lurraldeko bost unibertsitateen arteko hitzarmena

Kirolgi eta lurraldeko bost unibertsitateen arteko hitzarmena

Deustu elkartu da Gipuzkoako eliteko kirolariei aldi berean ikasi eta lehiatzeko aukera emango dien akordiora.

Deustu elkartu da, UPV, Tecnun, Mondragon Unibertsitatea eta UNEDekin batera, Gipuzkoako eliteko kirolariei aldi berean ikasi eta lehiatzeko aukera emango dien akordio batera. Dagoeneko, gure lurraldeko 500dik gora kirolari izan dira lankidetza-hitzarmen honen onuradun, eta horien artean joko olinpikoetan medailak irabazi izan dituzten zenbait kirolari daude.

Goizane Álvarez: “Kirolgiren eta unibertsitateen arteko lankidetza-gune honek balio erantsia ematen die gure kirolariei, aukera ematen baitie kirol jarduera maila altuenean garatzen jarraitzeko, beren ikasketak alde batera utzi gabe”.

 

Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteria eta Kiroletako zuzendari Goizane Álvarezek, José Antonio Rodríguez Ranz (Deusturen Gipuzkoako campuseko errektoreordea), Agustín Erkizia (EHUren Gipuzkoako campuseko errektoreordea), Raúl Antón (Tecnuneko zuzendaria), Iñaki Esparza (UNED-Bergarako zuzendaria) eta Idoia Peñacoba (Mondragon Unibertsitateko idazkari nagusia) lagun zituela, gaur eguerdian aurkeztu duten Kirolgi Fundazioaren eta lurraldeko unibertsitateen arteko lankidetza-hitzarmenak lehenbiziko aldiz hartzen ditu barnean gure lurraldeko bost unibertsitateak, Deustu ere elkartu baitzaiei, Gipuzkoako eliteko kirolariek errendimendu handiko kirol jarduera garatu eta, aldi berean, unibertsitateko ikasketak egin ahal izan ditzaten.

Kirolaren eta unibertsitatearen arteko lankidetza honek, 2001-2002 ikasturtean Kirolgin abian jarriak eta kirolari ekarpena egiten dionak, daramatzan 16 ikasturte hauetan 522 kirolari gipuzkoarrek (263 emakume eta 259 gizon) unibertsitateko ikasketak egiteko diru-laguntzak jasotzea ahalbidetu du, 350.000 € inguruko inbertsioarekin.

Hitzarmen honen onuradun izan diren kirolarien artean zenbait kirolari olinpiko daude, horietako batzuk medailak irabazi dituztenak: Maialen Chourraut eta Ander Elosegi piraguistak, Pablo Feijoó rugby jokalaria, Naroa Agirre eta Mikel Odriozola atletak, Iker Martínez de Lizarduy estropadalaria, Maider Tellería belar-hockey jokalaria, Julen Aguinagalde eskubaloi jokalaria, Oiana Blanco judoka, Leire Olaberria, Ane Santesteban, Ion Areitio, Ana eta Irene Usabiaga txirrindulariak, Paul de la Cuesta eskiatzailea edo Ane Saseta eta Markel Alberdi igerilariak, beste askoren artean.

Gazteria eta Kiroletako foru zuzendariak nabarmendu duenez, “prestakuntzaren eta balioen inguruko gure asmoen barruan funtsezkoa da eliteko gure kirolariek, inspirazio eta jokabide-eredu direnek gure lurraldean prestakuntza-adinetan dauden kirolari guztientzat, entrenatu eta lehiatu, eta aldi berean, ikasketak egin ahal izatea, eta euren kirol-ibilbidean goi-mailako hezkuntza-prestakuntza jasotzea, errendimendu handiko kirolak dakartzan eskakizun handiak oztopo izan gabe euren prestakuntza akademikoan jarduteko. Kirola eta ikasketak binomio hori funtsezkoa da gure lurraldeko kirolarien garapenean eta gure gizarteari ekartzen dizkioten balio guztietan”.

2016-2017 ikasturtean Deustu elkartu izana da berritasunik handiena. Hala, Kirolgi Fundazioarekin dugun lankidetza-guneak Gipuzkoan ezarrita dauden unibertsitate guztiak hartzen ditu orain barnean.

  

1429