Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Kulturako Festa

Kulturako Festa

Foru Aldundiak, gaur, kultura-urtearen balantzea egin du eta sektoreari eskertu dio Gipuzkoaren garapenari egindako ekarpena

2017/12/22

Gipuzkoako Foru Aldundiak, gaur gauean, kulturaren urteroko jaia ospatuko du, non 300 eragile inguru bilduko diren, kulturak eta sorkuntza sektoreek amaitzera doan 2017. urte honetan eman duenaz balantzea egiteko. Topaketa hori baliagarria izango da jendaurrean eskertzeko Gipuzkoaren garapenari egindako ekarpenagatik, eta jendaurrean aitortzeko aurten izan diren lorpenak, erakusten baitute zein garrantzitsuak diren kultura eta arteak Gipuzkoan. 

Bigarren urtez, Kultura Departamentuak elkarrengana bildu nahi izan ditu, alde batetik, Gipuzkoan kulturaren alde lan egiten duten pertsona guztiak, eta bestetik, beren ibilbideak atzerrian egiten ari diren artista ugariak, festa egun hauetan etxera itzultzen direnak, horiei guztiei eskerrak emateko gorputz eta arima aritzeagatik arteen eta sormenaren alde.

Aurtengo urtea guztiz bikaina izan da kulturarentzat, Gipuzkoan, eta lorpen ugari izan dira, gogotik lan egindako urte askoren isla bat baino ez direnak. 

Hala, azpimarratu beharko litzateke une aparta bizitzen ari dela gipuzkoar zinema, itzal handiko profesionalak asko baitaude, Espainiako nahiz munduko industriak aitortuak, zeintzuen adibiderik argiena baita zer-nolako arrakasta lortzen ari diren kritika eta publiko aldetik film batzuk, hala nola Loreak eta Handia, Aitor Arregik eta Jon Garañok zuzendua, dagoeneko sari ugari eskuratu dituena, baita Goya sarietarako 13 izendapen ere. Orobat dago Juanba Berasategi pasaitarraren hil ondoko izendapena, animazioko film onenerako, Nur eta herensugearen tenpluak filmagatik.

Aurten ere, dantzaren urtea izan da, Kukai taldea Dantzaren Sari Nazionalarekin aitortu dutelako eta Alicia Amatriainek Ojo Critico saria jaso duelako, eta gipuzkoar literaturak ere makina bat sari irabazi du bai Espainian bai Euskadin: batetik, Fernando Aramburuk Literaturako Sari Nazionala eta Euskadi Saria irabazi ditu Patria lanarekin, eta bestetik, Euskadi sariak irabazi dituzte Arantxa Urretabizkaiak, Asier Serranok eta Ander Izagirrek. 

Antzerkiari ere bere aitorpena egin zaio, Kulunka taldeak irabazi baitu 2017ko El Ojo Crítico de Teatro I. Saria, eta Trapu Zaharrak konpainiak, berriz, Vilarrealeko Nazioarteko Antzerki Jaialdiaren 2017ko Ramón Batalla saria. 

Izan da urte bat, non Josu Okiñena musikariak Aita Donostia musikagilearen azken maisulan argitaragabea berreskuratu duen, eta horrek nabarmen aberastu du euskal musikaren ondarea, eta izan da urte bat, non Alberto Iglesias berriro izendatu duten Goya batekin jatorrizko musikarik onenerako, La cordillera filmagatik.

Bertsoaren munduak, halaber, bere festa handia bizi izan du Bertsolarien Finalean, eta hor berezko argiarekin distiratu dute gipuzkoar bertsolariek, eta, bereziki, Maialen Lujanbio txapeldunak eta Aitor Mendiluze txapeldunordeak. Adibide horiek aurtengo urteko adibide batzuk baino ez dira, albiste on batekin amaitu den urte batekoak, hain zuzen ere: Chillida-Leku Museoa irekiko da 2018an. 

Denis Itxasok bere poza eta harrotasuna agertu ditu Gipuzkoako kultura-industrien sorkuntza mailagatik. “Gure sortzaileak eta artistak Gipuzkoak dituen altxorrik baliotsuenetako bat dira, eta etengabeko ekarpena egiten diote lurraldearen garapenari”, esan du.  

 

  

1298