Atzealdea

Kupoaren desadostasunei aurre egiteko eginiko hornidura erabilgarri dute Gipuzkoako udalerriek

Foto Kupoaren desadostasunei aurre egiteko eginiko hornidura erabilgarri dute Gipuzkoako udalerriek

Kupoaren desadostasunei aurre egiteko eginiko hornidura erabilgarri dute Gipuzkoako udalerriek

Udalerriak inoiz baino baliabide gehiago jasoko dituzte aurten

Kupoaren desadostasunei aurre egiteko eginiko hornidura erabilgarri dute Gipuzkoako udalerriek

Kupoaren desadostasunei aurre egiteko eginiko hornidurak erabilgarri dituzte Gipuzkoako udalerriek, EAEko erakundeek eta Gobernu espainiarrak adostutako akordioaren ondorioz. Ogasuneko diputatuak, Jabier Larrañagak, azaldu du adostasunak “pisuzko ziurgabetasuna” uxatzea ahalbidetu duela eta, udalerrien kasuan, 24,7 milioi euro gehiago erabilgarri izatea. Akordioa, gainera, Udalen Finantzaketarako Foru Funtsak (UFFF) inoizko zuzkidurarik handiena izango duen urtean itxi dela ere azpimarratu du Larrañagak. “Albiste onak dira gure udalerrientzat”, gehitu du.  

Gaur arratsaldean foru Jauregin egin den Gipuzkoako Finantza Kontseiluan egin ditu adierazpen hauek Larrañagak. Batzar honetan Gipuzkoako Foru Aldundiko eta lurraldeko udalerriak elkartzen dira (Eudel Euskadiko Udalen Elkartearen ordezkaritza batek ordezkatu ohi ditu), eta azkeneko Herri-dirubideen Euskal Kontseiluan hartutako erabakiak partekatzen dira. Gairik garrantzitsuena Udalen Finantzaketarako Foru Funtsa delakoaren zuzkidura izan ohi da, udalerriei itunduetako zergen bilketatik dagokien zatia bideratzen duena.

Foru diputatuak pasa den maiatzean EAEko erakundeek eta Gobernu espainiarrak sinatutako akordioaren garrantzian jarri du azpimarra, ahalbidetu baitu euskal finantzek zuten “mehatxu larria” indargabetzea. Udalei dagokienez, arazoa 24,7 milioi eurotan kuantifikatzen zen. “Akordioari esker, desadostasun hauei aurre egiteko egindako hornidurak askatu ditzakete udalek eta, beraz, albistea hainbat eragin positibo ditu”, nabarmendu du foru Ogasunaren arduradunak. 

 

Udalen Finantzaketarako Foru Funtsa

UFFFaren zuzkidurari dagokionez, pasa den asteazkeneko Herri-dirubideen Euskal Kontseiluan onartutako aurreikuspenek aurrekontua betetzea espero dutela azaldu du Larrañagak. “Hau da, ez dugu espero udalek inongo zenbatekorik itzuli beharko dutenik”, gehitu du. Aurrelikidazio honetan mahaigaineratu diren zenbakiak baieztatuz gero, inoizko UFFFak inoizko zuzkidurarik handiena izango duela ere nabarmendu du Larrañagak. Aurreikuspenen arabera, gainera, funtsak hazkundearen bidetik jarraituko du datorren urtean ere, 485 milioi eurotara iristea espero baita.

“Aurreikuspenak baieztatzen badira, Foru Funtsak zazpigarren hazkunde urtea luke errenkadan, eta aldi honetan bere zuzkidura %36 hazi da”, adierazi du Ogasuneko diputatuak. “Honek esan nahi du gure udalek gero eta baliabide gehiago dituztela eskaintzen dituzten zerbitzu publikoak finantzatzeko, ezinbestekoak zaizkigunak gure ongizate mailari eusteko”, esan du Larrañagak. “Albiste onak dira Gipuzkoako herritar denentzat, zeren eta herritarrak gara aipatutako zerbitzu hauen onuradun nagusiak”, itxi du foru arduradunak.