Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Legealdiko laugarren lan poltsa deitu du Aldundiak, Administrazio Orokorreko Teknikariei zuzendutakoa

Legealdiko laugarren lan poltsa deitu du Aldundiak, Administrazio Orokorreko Teknikariei zuzendutakoa

277 lagunek parte hartu dute gaur Ficoban egin diren azterketetan

2016/09/27

Gipuzkoako Foru Aldundiak Administrazio Orokorreko Teknikarientzat (AOT) martxan jarritako lan poltsaren azterketak egin dira gaur Ficobako azoka gunean. 550 eskari aurkeztu ziren prozesura, eta horietatik 277 bertaratu gaurko frogara. Lan poltsa berri honi esker, teknikari mota hauentzako lanpostuetan dauden hutsuneak eta ordezkapenak modu eraginkorrean bete ahal izango dira. Imanol Lasa Gobernantza eta Gizartearekiko Komunikazioko diputatuak azpimarratu duenez, figura “polibalentea” da AOTena; “haien egitekoa funtsezkoa da Aldundiaren funtzionamendu egokirako, batez ere idazkaritza teknikoetan duten paperagatik”.

Zuzenbidean,   Zientzia   Politikoetan,   Ekonomia  edo Enpresa Zientzietan, Merkatu Kontuhartzailetzan edo Jardule arloan lizentziatura edo gradua dutenei dago zuzenduta deialdia, eta derrigorrezkoa da euskarazko 4. HE. frogatzea. Test motako froga teorikoa izan da azterketa. 50eko puntuazioa emango du gehienez. Eskarmentua ere baloratuko da administrazio publikoan, 6 puntuko mugarekin.

Badago beste berritasunik, formakuntza gehigarria kontuan hartuko baita, 4 puntu eskuratu ahal izango direlarik; herri administrazioko eskolek edo beste herri   administrazioek antolatutako  prestakuntza eta hobekuntzako ikastaroak, eta unibertsitate publiko zein pribatuek   emandako   graduondokoak   edo   masterrak balioetsiko dira,   betiere gai zerrendarekin zerikusia badute. Funtzio publikoko arduradunen asmoa da irizpide honi eustea hurrengo poltsa eta enplegu deialdietan.

“Aldundiaren giza baliabideak modurik efizienteenean kudeatzea da legealdiko helburu estrategikoetako bat”, berretsi du Lasak, gaurko deialdiaren balorazio positiboa eginez: “AOTek betetzen dituzten lanpostuetan zerrenda propioa eduki ahal izango dugu. Guretzat ez ezik oso erabilgarria izango da Gipuzkoako udalentzat ere, idazkaritza edo kontu-hartzailetza postuak betetzeko. Jende gazte eta ondo prestatutakoaz osatutako lan poltsa izango da”. 

  

1774