Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Argitaratu beharreko gardentasun edukien betekizunak %98an bete ditu Aldundiak

Argitaratu beharreko gardentasun edukien betekizunak %98an bete ditu Aldundiak

Foru Arauaren 2016ko betetze txostenak zazpi puntuko hobekuntza egiaztatzen du, 2015ekoarekin alderatuta

2017/04/05

Diputatuen Kontseiluak joan den astean onartu zuen gardentasunari eta informazio publikorako irisgarritasunari buruzko foru arauaren betetze mailaren inguruko 2016ko txostena. Kontseiluan aurkeztu eta gero, Batzar Nagusietara bidaliko da eta, bertan tramitatu ondoren, publiko egingo da txostena. Imanol Lasa foru bozeramaileak bertan jasotako zenbait ondorio aurreratu ditu, ordea, eta horien artean nabarmentzekoa da Aldundiak %98,09an bete dituela gardentasun edukien argitalpen betekizunak, 2015ean lortutako portzentajea ia zazpi puntutan hobetuz.  Gainera, bai foru organoek, bai Batzar Nagusiek %95ko portzentajea erdietsi dute, gutxienez –ikusi bukaerako taula-.

 “Herritarrek eskura eduki behar dute Aldundiaren kudeaketari buruzko informazio guztia; zein erabaki hartzen ditugun eta horiek nola hartzen diren. Legealdi hasieratik, eskakizun hori betetzeko, eta alor honetan ere Europan erreferente izateko erabaki sendoa hartu dugu. Etxe honetako ateak eta leihoak irekitzeko apustua gobernantza onaren oinarrietako bat da, eta ez da geratuko”, nabarmendu du Lasak.

Txostenak aurrerapen handiak erakusten ditu Aldundiak publiko egiten dituen edukien kopuruan. Esaterako, edozeinek kontsulta ditzake goi kargudunen soldatak, curriculumak, ondasunak eta ondarea; erakundearen kanpainak eta publizitatea; lantzen ari diren arauak; esleitzen diren kontatuak eta diru-laguntzak; erabaki politikoak hartzeko prozedurak, edo ekonomiari, finantzei eta aurrekontuei dagokien informazioa. Azken horri dagokionez, adibidez, bai Aldundiak, bai bere organoek eta Batzar Nagusiek % 100ean betetzen dute Foru Araua.

Bultzada horren bidez, Aldundiak 100etik 81,9ko puntuazioa lortu zuen Nazioarteko Gardentasuna erakundeak 2015eko abenduan argitaratu zuen txostenean; 2013an, aldiz, 63,8koa erdietsi zuen. Txosten hori bi urtean behin egiten denez, hurrengoaren argitalpena gertu dago, eta nota hobetzen espero dutela adierazi du Lasak. Era berean, gogoan izan behar da Aldundia lehen postuan dagoela gardentasun publikorako Dyntra elkarteak argitaratzen duen estatu mailako indizean, eta gardentasuna eta gobernu irekia neurtzeko 187 adierazleetatik 157 betetzen dituela (%80 baino gehiago).

  

1289