Atzealdea

Lan istripuen murrizketan Aldundiak egindako lana aitortu du Mutualiak

Foto Lan istripuen murrizketan Aldundiak egindako lana aitortu du Mutualiak

Lan istripuen murrizketan Aldundiak egindako lana aitortu du Mutualiak

Imanol Lasa foru diputatuak Bonus pizgarria jaso du gaur Alfonso Lizarberen eskutik

Lan istripuen murrizketan Aldundiak egindako lana aitortu du Mutualiak

Mutualiak, Gizarte Asegurantzaren kolaboratzaile den mutualitateak, BONUS pizgarria eman dio gaur goizean Foru Aldundiari, lan istripuen murrizketan egindako ahalegina aitortuz. Foru jauregiko tronu aretoan egindako ekitaldian, Imanol Lasa Gobernantza eta Gizartearekiko Komunikazioko diputatuak, ziurtagiri diploma jaso du Alfonso Lizarbe, Mutualia Gipuzkoako Kudeaketarako Zuzendariaren eskutik. Foru erakundeak prebentzio arloan eta segurtasunean, higienean eta ergonomian gauzatutako ekintzak nabarmendu ditu Mutualiako ordezkariak.

Bertan izan dira ere Aldundiko osasun eta segurtasuneko batzordeko ordezkari sindikalak, prebentzio departamentuko langileak, hainbat zerbitzuburu, eta Maite Barruetabeña Funtzio Publikoko zuzendaria. Mutualiaren aldetik, Jorge Arbaiza gerenteak eta Eduardo Cobo berdintasunerako batzordeko kideak lagundu dute Lizarbe.

Aldundiak jasotako aitortza eskertu du Imanol Lasak, azpimarratuz horretarako gakoa langileen konpromisoa eta inplikazioa izan direla. Lan istripuen murrizketan eta prebentzioan “lanean jarraitzeko akuilutzat” jo du diploma. Gaineratu du Gipuzkoako 47 enpresa eta entitatek soilik jaso dutela ziurtagiria. “Erakunde publiko gisa, garrantzitsua da eredu izatea, etxean egiten ditugun ekintzekin, lurraldeko eragile guztiak sentsibilizatzeko lan ezbeharrei aurre egiteko, eta ezbehar horien eta laneko gaixotasunen prebentzioan neurri eraginkorrak hartzeko. Gure apustua, beste arlo askotan bezala, hala nola etika publikoan, eredugarritasuna da; ez da nahikoa legea betetzea, harago joan behar dugu”, amaitu du.

Ekitaldi berean, informatika zerbitzuen foru elkarteak, IZFEk, errekonozimendu berbera jaso du. Aitor Olaizola zuzendariari eman diote diploma, lan taldeko hainbat kide ere bertan izan direlarik.