Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Landarbaso Abesbatza, koru gonbidatua Japoniako Karuizawa Choral Festival jaialdian

Landarbaso Abesbatza, koru gonbidatua Japoniako Karuizawa Choral Festival jaialdian

Abuztuan bira bat egingo du Japoniako hainbat hiritan zehar

2017/06/20

Landarbaso Abesbatza, koru gonbidatua Japoniako Karuizawa Choral Festival jaialdian 

Iker Gonzalez konpositoreak “Mendeen ahotsak” obra estreinatuko du, berariaz konposatu baitu bira honetarako.

Denis Itxaso: “Kulturak eta musikak berebiziko ekarpena egiten diete Gipuzkoaren nazioarteko proiekzioari eta irudiari”.

Kulturako diputatu Denis Itxasok eta Landarbaso Abesbatzako Iñaki Tolaretxikipik  azaldu dute nolakoa izango den Landarbaso Abesbatzaren partaidetza Karuizawa Choral Festival deritzan jaialdian. Japoniako Nagano prefekturan izaten da abesbatza jaialdi garrantzitsu hori, eta aurten abesbatza gonbidatu gisa joango da Landarbaso; gainera, Japoniako hainbat hiritan ere abestuko du Landarbasok, abuztuaren 20tik 30era bitartean abesbatza gonbidatu gisa egingo duen bira batean. Xehetasunak emateko prentsaurrekoan izan dira, baita ere, Iker Gonzalez konpositorea eta Maddalen Dorronsoro ahots-irakaslea.

Japoniako musika jaialdi garrantzitsuenetako bat da Karuizawkoa; izan ere, han izaten da Ko Matsushita, munduan ospetsuenetakoa den japoniar zuzendaria; Jaialdiak berez, partaide kopuruagatik nahiz horien kalitateagatik, duen kalitatea ospetsuago egiten du zuzendari horren parte hartzeak. Denis Itxaso diputatuaren ustez, Gipuzkoako abesbatza batek errekonozimendu hori jasotzea musikaren arlotik harantzagoko garrantzia du. Alde horretatik, Itxasok nabarmendu duenez, “Kulturak eta musikak berebiziko ekarpena egiten diete Gipuzkoaren nazioarteko proiekzioari eta irudiari”. Horregatik, Aldundiak Landarbaso Abesbatza babestuko du bidaia honetarako, 18.000 euroko ekarpena emanez.

Aurten, jaialdirako Landarbaso Abesbatza eta Alemaniako Amarcord abesbatza profesionala izan dira gonbidatuak Europatik parte hartzeko.

 “Tolaretxipik esan duenez, “Landarbasok konpromiso handia du bere kulturarekin, eta aukera bikain hau aprobetxatu nahi du gure folklorea Japonia bezalako herrialdi handi batean erakusteko”.

Jaialdiak bi zati aski desberdin ditu: Alde batetik, Japoniako abesbatza hautatu batzuek lehiaketa fase bat jokatuko dute, eta bestetik erakustaldiko fase bat izaten da, bai talde japoniarrekin bai Munduko talde garrantzitsuekin. Lehiaketa fasearen finala  8 abesbatza japoniarrek jokatuko dute, abuztuaren 26an, Karuizawan. Lanarbaso Abesbatzako zuzendaria epaimahaikide izango da lehiaketan.

Erakustaldian, berriz, abesbatza hauek izango dira gonbidatuak:

Japoniatik beretik:

• Modoki (Saga Prefecture)

• Gifu University Chorus Club (Gifu Prefecture)

• Choir of Keishi Ito (from West Japan)

• Nago Junior Chorus (Okinawa Prefecture)

Asiatik:

• Crystal Children’s Choir (Taiwan)

• Liou-Guei Senior High School Chorus (Taiwan)

• Shenyang Radio and Television Children’s Choir (China)

Europatik:

• Amarcord (Germany)

• Landarbaso Abesbatza

Gonbidatuak izan diren bi abesbatzei dagokienez, Amarcord bost abeslarik osatutako taldea da, alemaniarra. Musika garaikidearen sorkuntzan dabil eta kalitate artistiko handiko talde profesionala da.

Landarbaso Abesbatza talde gaztea eta bizia da, ez profesionala eta hemengo kulturarekin oso konprometitua. Karuizawa International Choral Festival jaialdian Landarbaso Abesbatzako 36 abeslarik hartuko dute parte.

Landarbasok aurkeztuko duen programak bi lerro aski desberdin izango ditu: polifonia eta folklorea. Emanaldi batzuetan, bi programak batera emango ditu, baina beste emanaldi batzuetan lerro bat bakarrik erakutsiko dute.

Polifoniako programa nazioarteko musikaz osatua egongo da eta folklorekoa, berriz, euskal musikaz eta konpositore euskaldun eta espainiarrez osatuko da. Besteak beste, konpositore garaikide batzuen obrak abestuko dituzte, Xabier Sarasola, Javier Busto, Junkal Gerrero eta Iker González, kasu. 

Iker Gonzalez zumaiar konpositore gazte bat da, eta berariaz sortu du Japonian estreinatuko den obra: “Mendeen ahotsak”.  Obra horetan gerra zibila oroitzen da eta gerrak gipuzkoarrentzat izan zituen ondorioak iradoki nahi dira, 80. urteurrena bete denean. Lauaxeta eta Balendiñe Albizu olerkarien testuetan dago oinarritua.

Kontzertu bira:

Japonian egingo duen biran sei emanaldi eskainiko ditu Landarbasok, abuztuaren 20tik 30era bitartean:

Tokion emanaldi bat edo bi. Datak zehazteko.

Hilzare 25ean Church Concert St. Paul’s Catholic Church elizan.

Hilaren 25ean, baita ere, Jaialdiaren aurkezpenean eta geroko emanaldian.

Hilaren 27an Ofawaran-n.

<Hilaren 29an Tokion.

 

 

 

  

1740