Atzealdea

Leitzarango ibai-habitata leheneratzeko proiektua gauzatu berri du Aldundiak

Foto Leitzarango ibai-habitata leheneratzeko proiektua gauzatu berri du Aldundiak

Leitzarango ibai-habitata leheneratzeko proiektua gauzatu berri du Aldundiak

“Ibai-habitata leheneratzeko proiektua Leitzaran Ibaian” osatzen duten obrak egikaritu berri dira Gipuzkoako Foru Aldundiaren ekimenez LIFE14 NAT/ES/ 000186 Irekibai-ren barruan.

Leitzarango ibai-habitata leheneratzeko proiektua gauzatu berri du Aldundiak

Gipuzkoako Aldundiak, Nafarroako Gobernuarekin, URArekin eta Hazi Fundazioarekin batera, lanean jarraitzen du LIFE Irekibai Europako proiektuan, hartara ibai inguruetan dauden Natura 2000 guneetako habitaten eta komunitate intereseko espezieen kontserbazio egoera bermatzeko.  Foru erakundeak, Mendietako eta Natura Inguruko Zuzendaritzaren bidez, Leitzaran ibaian irailean hasi ziren lanak amaitu ditu berriki.

Proiektuak balioko du ikerketa bat garatzeko Euskal Herriko Unibertsitatearekin eta ICRA Uraren Ikerketaren Kataluniako Unibertsitatearekin batera, ondorioak ateratzeko ibai habitataren lehengoratzearen alorrean eta zehazteko zer eragin duen mehatxuan dauden espezietzat eta zer ingurumen mesede hurrengo 3 urtean. 

Ibaian sartutako egurra, dela zuhaitz oso, dela enbor, ezinbesteko elementu bat da baso-ibaietan. Horren ondorioa zuzena da habitaten eta ibaian bizi diren espezieen aberastasunaren mesedetan, bai izokin atlantikoarentzat edo ibaietako amuarrainentzat, bai uretako ugaztunentzat, desagertzeko arriskuan dauden muturluze piriniarrarentzat eta bisoi europarrarentzat kasu. Egurra sartuta, putzuak handitzen dira, babeslekuak arrainentzat, eta ur-lasterrak, ezinbestekoak izokinen ugalketarako. Orobat, ibilguan eta ertzetan babeslekuak ugaritzen dira. Gainera, egurrak korrontea mantsotzen du, ibaiak sedimentuak, materia organikoak eta mantenugaiak metatzeko duen gaitasuna handitzen du, eta, ondorioz, ibaiaren ekoizpena handitzen da, eta ibaiko espezieentzako baliabide trofikoa ere bai. 

Lanak 4 tramutan zatitu dira eta guztira 350,4 m3 egur sartu da; eta 24 egur-pilaketa egin dira adar-hondakinez osatuak, bisoi europarraren habitata hobetzeko asmoz. Egurraren % 85 modu artifizial nola naturalez finkatua izan da, uraldietan urak ez duela eramango ziurtatze aldera, eta beste % 15a, bere kokapenagatik, ez da espero mugituko denik. Erabili diren espezieak, batez ere aloktonoak edo kanpotarrak izan dira: pinu intsinisa, sasiakazia eta eukaliptoa.

Hurrengo 3 urteetan emaitzen jarraipena egingo da eta ikerketarako erabiliko da, leheneratze lanek zein onura ekosistemiko eta ekonomiko sortzen duten hobeki jakin ahal izateko baliagarri izango baita.