Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Euskal Itsasertzeko Interes Zientifikoko Elkarteak (IZE) ikerketa berriak burutuko ditu

Euskal Itsasertzeko Interes Zientifikoko Elkarteak (IZE) ikerketa berriak burutuko ditu

Kostako eta itsasoko biodibertsitatea babestea du helburu Elkarte honek

2017/10/18

Elkarte horrek helburu hauek ditu: kostako arriskuak karakterizatu eta kudeatzea; bainurako uren kalitatea ebaluatzea; kostako eta itsasoko biodibertsitatea babestea; eta itsas energiak erabiltzea eta makrohondakinak detektatzea. 
Jose Ignacio Asensio: "Elkartearen helburuek lotura handia dute Departamentuaren lan esparruekin: klima aldaketa, hondartzen kudeaketa integrala, hiri-hondakinak (itsasoan bukatzen duten hondakinen prebentzioaren bitartez) eta energia".

Euskal Itsasertzeko Interes Zientifikoko Elkarteari dagokion hitzarmenaren hiru urteko luzapena sinatu du  Ingurumeneko diputatuak, Jose Ignacio Asensiok.  Sinadura ekitaldian izan dira Enmannuel Alzuri, Euskal Hirigune Elkargoko kontseilari eta Euskal Itsasertzeko Interes Zientifikoko Elkarteko Presidentea, eta Caroline Lummert, Euskal Itsasertzeko Interes Zientifikoko Elkarteko Koordinatzailea.
Zortzi kidek osatzen dute Euskal Itsasertzeko Interes Zientifikoko Elkartea: Pirinio Atlantikoetako Departamendua, Euskal Hirigune Elkargoa, Pau-ko Unibertsitatea, Le Bureau de Recherches Géologiques et Minières ikerketa geologikoen instituzioa, AZTI Fundazioa, Casagec ingeniaritza eta Gipuzkoako Foru Aldundia. 
Ingurumeneko diputatuak azpimarratu du elkartearen helburuek “harreman estua” dutela Departamentuaren bi zuzendaritzekin. “Ingurumeneko zuzendaritzaren kasuan zehazki, lotura dute Klima Aldaketarekin, hondartzen kudeaketa integralarekin, hiri-hondakinekin (itsasoan bukatzen duten hondakinen prebentzioaren bitartez) eta energiarekin”, adierazi du Asensiok.  
Elkartearen helburuak dira kostako arriskuak karakterizatu eta kudeatzea; bainurako uren kalitatea ebaluatzea; kostako eta itsasoko biodibertsitatea babestea; eta itsas energiak erabiltzea eta makrohondakinak detektatzea. 
Lankidetza hauek bideratuta daude euskal itsasertzari buruzko ikerketa berriak garatzera. Kostako arriskuak karakterizatu eta kudeatzea, nahiz bainurako uren kalitatea ebaluatzea dira elkartearen lehentasunezko lan-ardatzak. Halaber, bi alor horiekin lotutako ikerketa eta I+G proiektuak sortu dira. Horregatik, itsas energia berriztagarrien eta makrohondakinen inguruko lan taldeak artikulatuko dira, euskal kostaldeari buruz egin diren ikerketa eta I+G proiektu desberdinetatik sortutako ezagutzak mugaz gaindiko eskalan konpartitzeko.
Izaera “zientifiko-diplomatikoa” duen itsasertzeko eta tokiko elkartasuna da, botere publiko eta eremu zientifikoaren arteko trukea, non politika komunak sor daitezkeen.

  

1523