Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Maite Peña: “Kabiako arreta eta kudeaketa eredua erreferente bihurtuko da Gipuzkoan”

Maite Peña: “Kabiako arreta eta kudeaketa eredua erreferente bihurtuko da Gipuzkoan”

Lurraldeko 16 udal egoitzak kudeatuko dituen Foru erakundeak 1.505 plaza eta 1.248 langile hartuko ditu bere baitan

2016/11/02

Foru Aldundiak gaur goizean Batzar Nagusietan aurkeztu ditu Gipuzkoako udal egoitzak Kabian pixkanaka sartzeko prestatu duten egutegia eta kudeaketa eredua. Horrela, dagoeneko Kabian integratuta dauden Azkoitia, Elgoibar, Villabona eta Zumaiako zentroei, beste 12 erantsiko zaizkie: Andoain, Arrasate, Bergara, Eibar, Errenteria, Hernani, Irun, Lasarte-Oria, Oñati, Ordizia, Pasaia eta Tolosako zentroak erantsiko zaizkie. Ondorioz, 224 plaza kudeatzetik 1.505 kudeatzera pasako da 2019. urtean (1.336 egoitza plaza, gehi 169 plaza eguneko zentroetan). Maite Peña Gizarte Politikako diputatuak aurkezpenean nabarmendu du Kabiako arreta eta kudeaketa eredua “erreferente" bihurtuko dela Gipuzkoan adinekoen egoitza alorrean, eta ”jasangarria eta kalitatezkoa" izango dela, “emaitzetara” bideratutako kudeaketarekin. Peñak erantsi du Kabiako bide orria “denon artean” definitu dela, Aldundiaren, udalen eta egoitzen arteko “adostasuna eta akordioa” lortzeko asmoarekin, eta, gainera, Kabian integratuko diren egoitzetako “ezagutza” aprobetxatu nahi dela.

  

1433