Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Marisol Garmendia Pasaiako badiako udalekin bildu da biziberritze integralean aurrera egiteko

Marisol Garmendia Pasaiako badiako udalekin bildu da biziberritze integralean aurrera egiteko

Hitzarmenak Pasaiako Badiaren biziberritze integrala ahalbidetuko dute, Portuko Plan Bereziarekin batera.

Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasun eta Lurralde Antolaketako Departamentuak inguru horretako udalekin eta Oarsoaldeko agentziarekin elkarlanean dihardu, udalek biziberritze integralerako jardunak egin ahal izateko hitzarmenen bitartez.

Marisol Garmendia (PSE) Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako diputatua Errenteria, Lezo, Oiartzun eta Pasaiako alkateekin eta Oarsoaldea agentziarekin bildu da gaur Oarsoaldean. Bileraren helburua izan da hiri-mailako eta ekonomia-mailako biziberritze-jardunak egiteko hitzarmenak prestatzea. Hitzarmen horiek Pasaiako Badiaren biziberritze integrala ahalbidetuko dute, Portuko Plan Bereziarekin batera.

Garmendia diputatuaren hitzetan, “Aldundiak zona horren biziberritze integralerako bidean urratsak egiten jarraitzen du, herritarren elkarbizitzarako kalitateko espazioa lortzeko helburuarekin. Bilera hori beste urrats bat da bere garaian udalekin hartu genuen konpromisoan. Izan ere, 2017an herritarren bizi-kalitatearen hobekuntzan zuzeneko inpaktua izango duten hainbat jardun egiteko konpromisoa hartu genuen, eta jardun horietarako bi milioi euroko zenbatekoa bideratu da. Behin eta berriro esaten ari garen moduan, 2017. urtea funtsezko urtea izango da Pasaialdearentzat".

Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak lehen aldiz sustatzen ditu udalekiko akordio horiek. Akordio horien bitartez, zuzenean hobetu nahi da udalerri bakoitza, baina eskualde osoan inpaktua izango duen eta aurrerapena ekarriko duen ikuspegi orokorretik. Hurrengo asteetan udal horietako bakoitzarekin hitzarmenak sinatu nahi dira, eta legegintzaldi osorako akordioak ezarri nahi dira, baita Pasaialdearen hobekuntzan adostasunaren bidetik aurrera egin ere.

Gipuzkoako Foru Aldundiaren 2015-2019ko  Kudeaketa Plan Estrategikoaren barruan finkatutako hitzarmen horiei esker, udalek aurrera egin ahal izango dute Badia biziberritzeko programatutako bi ardatz nagusitako jardunetan: lurraldearen garapen iraunkorra bideratzea eta lurraldearen lehiakortasuna gehitzea. Hiri-garapen iraunkorrean eta inklusiboan oinarritzen da, badiako hiri-ehunaren biziberritze eta birsortze integralean, neurri sozialak, ingurumenekoak eta ekonomikoak barnean hartuko dituena eta, hartara, hiri-espazio iraunkorra, inklusiboa eta lehiakorra lortzen lagunduko duena.

  

1299