Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Urtezaharreko gaueko autobus zerbitzua Lurraldebuseko linea nagusietara zabaldu da

Urtezaharreko gaueko autobus zerbitzua Lurraldebuseko linea nagusietara zabaldu da

Aurten, Lurraldebusek bere linea nagusietara zabaldu du, lehen aldiz, Urtezahar gaueko zerbitzua.

2017/12/29

Aurten, Lurraldebusek bere linea nagusietara zabaldu du, lehen aldiz, Urtezahar gaueko zerbitzua. Hala, Donostialdea, Bidasoa, Urola Kosta, Urola Erdia, Debabarrena eta Debagoiena eskualdeetako autobus lineek gaueko zerbitzua izango dute.

Autobus zerbitzua gelditu egingo da gaueko 21:00etatik 01:00etara, bere borondatez zerbitzua emateko prest agertu diren autobus gidariek Urtezahar gaueko afaria euren senitartekoekin ospa dezaten.  01:00etik aurrera berriz ekingo zaio zerbitzuari, 06:00ak arte.  Urte berri goizeko lehen zerbitzuak ohi baino beranduago hasiko dira, goizeko 8:00etan, 6:00etan izan beharrean. Erabiltzaileek ordutegi zehatza kontsulta dezakete Lurraldebusen web orrian.

Marisol Garmendia, Mugikortasuneko diputatua, pozik agertu da Lurraldebuseko gaueko zerbitzuak zabaltzeagatik Urtezahar egunean.  "Garraio publikoaren aldeko apustu etengabea da. Ziur gaude bide onetik goazela herritarren eskura jartzen ditugunean mugikortasun aukera erakargarriak beren ohiko joan-etorrietarako, baita jaiegun hauetan ere. Gipuzkoarrek Lurraldebuseko gaueko zerbitzu publikoa izango dute Urtezahar gauean, hain garrantzitsua den eta hainbeste joan-etorri egiten diren gauen; Garraio publikoak alternatiba iraunkorra eta segurua eskaini behar du ibilgailu partikularrak erabili beharrik ez izatea bermatzeko. Lehen aldia da hau gertatzen dela eta herritarrek ondo hartzea espero dut".

Era berean, langileen lankidetza eta konpromisoa eskertu ditu, herritarren mesederako baitira.  Aldundia udaletako alkateekin harremanetan jarri da, eta udaltzainen lankidetza eskatu die gidarien segurtasuna bermatzeko eta herritarrei zibizmoz eta errespetuz jokatzea eskatu die inolako istilurik egon ez dadin. 

  

2053