Atzealdea

Hondartzen udako denboraldiaren hasiera Orion

Foto Hondartzen udako denboraldiaren hasiera Orion

Hondartzen udako denboraldiaren hasiera Orion

Aldundiak aurten hondartzak monitorizatuko ditu bainularien seguritatea eta zerbitzuak hobetzeko

Hondartzen udako denboraldiaren hasiera Orion

Bideo monitorizazio sistema berri bat ezarri da hondartzetako erabiltzaile kopurua ezagutzeko eta GPS sistema bat hondarraren distribuzioa zein den jakiteko. Zarautzen plangintza pilotu bat martxan jarri da olatu-guneak aurreikusteko eta sorospen zerbitzuak babesteko. Garbiketa zerbitzua eta hondakinen jasoketa ere hobetu egin da.

 

José Ignacio Asensio: “Hobekuntza guzti hauen bitartez, herritarrei kalitatezko eta bikaintasuneko zerbitzua eskaini nahi diegu eta gure hondartzen egoera beti hoberena izatea lortu nahi dugu”.

 

Laster Hondartzen Lurralde Mahaiak Gipuzkoako hondartzen kalitaterako eta kudeaketarako Oinarrizko lankidetza Akordioa sinatuko du.

 

Ozeanoen Munduko Eguna dela eta, José Ignacio Asensiok, Ingurumeneko Diputatuak, hondartzen udako kanpainari hasiera eman dio Orioko hondartzan José Angel Zaldua, Orioko alkatearekin batera.

 

Asensiok azaldu du Ingurumeneko Departamentuak aurten 12 hondartzetako kudeaketa jasangarria eta integrala gauzatzeko barneratu dituen hobekuntzak: Hondarribia, Orio, Zarautz, Getaria, Zumaia, Deba eta Mutrikun, hauetan Departamentuak garbiketa eta mantenu lanak egiten ditu.

 

Baieztatu du legealdi honen helburu estrategikoa dela hondartzen bikaintasuna lortzea, kudeaketa integralaren plangintzarantz aurrera eginez; uraren, itsas hondarraren eta zerbitzuen kudeaketa egokia barne hartzen duena. “Izan ere, hondartzek ekonomia eta giza funtzioez gain, ekologiari begira funtzio nabarmena duten itsasertzeko hareatzak dira”.

Bere zainketan, garbiketan eta segurtasunean instituzio publiko, entitate eta elkarte ugarik parte hartzen dute. Hau dela eta, oso garrantzitsua da koordinazio egokia lortzea. Helburu hau betetzearren, Gipuzkoako Hondartzen Lurralde Mahaia eratu zen maiatzean, bertako kideak dira Aldundia bera eta kostako Udalak. Laster Mahaiko kideek Gipuzkoako hondartzen kalitaterako eta kudeaketarako Oinarrizko Akordioa sinatuko dute.

“Elkarrekin ekimen eta hobekuntzarako programa bati hasiera eman diogu, kalitatezko eta bikaintasuneko zerbitzua eskaintzeko xedearekin, gure hondartzen egoera beti hoberena izan dadin“, adierazi du Asensiok.

 

Hobekuntzak ondorengo hauek dira:

 

Garbiketa lanak:

 

  • Garbiketa ibilgailuen, makineriaren eta tresneriaren hobekuntza orokorra

 

 Garbiketa maiztasunaren eta kalitatearen hobekuntza (udako denboraldian maiztasunaren handitzea, urrutiko hondartzetan zaborra kentzea, txakurrentzako paperontziak jartzea, erreserba tresnak…)

 

 Hondakinen monitorizazio eta bereizketarako sistemaren hobekuntza. Hondakinen analisiak egiten dira: itsasoko zaborraren karakterizazioa, hondakinen zenbaketaren normalkuntza eta gaur egun zerbitzua kudeatzen duen UTEak zerbitzua kontrolatzeko APP bat jarriko du martxan. 2016an Departamentuak hondakinen bilketa lana areagotu zuen. Honi esker, Aldundiak kudeatzen dituen hondartzetan bildutako hondakinen tona kopurua 1.341 izan zen.

 

 Gasezko ibilgailu, ibilgailu elektriko eta hibridoak gehitzea. Eraginkortasun energetikoari begira, garbiketa garatzen den baldintzen hobekuntza. Aipatutako ibilgailuak ohiko ibilgailuek baino gutxiago kutsatzen dute, ez baitute berotegi-efektuko gasik isurtzen. Horrela, klima aldaketaren aurkako politikei ere laguntzen diogu. 

 

  • Gure hondartzen erabilera eta egoerari buruzko ezagutza. Kostasystem bideo-monitorizazio sistema barneratzea. Sistema honi esker, hondartzen kudeaketa egokirako eta herritarrei zerbitzu ona eskaintzeko funtsezko bi informazio eskuratuko dugu:  

 

  • Hondartza guztietako erabiltzaile kopuruari buruzko datuak (dentsitatea); datu hauek udako denboraldiaren bukaeran edukiko ditugu (iraila-urria). Oraindik ez dago gure hondartzetan erabiltzaileei buruzko datu errealik, sistema honi esker datu hauek lortuko ditugu, denboraldietako zerbitzuen plangintza egiteko, baliabideen banaketa hobea egiteko (ez soilik garbiketa baliabideena), eskaintza eta eskariari egokitutako zerbitzu ona emateko eta arazoak aurreikusi eta konponbidea emateko.

 

  • Arriskuen planoak (olatuen aurreikuspena) sorospen lanei eta salbamenduari laguntza emateko. Aurten, lehendabizikoz eta proiektu pilotu moduan, Zarauzko hondartzan zerbitzu berria instalatuko da. Zarauzko hondartzak dagoeneko badu kamera bat (AZTIk kudeatua eta Udalaren jabetzakoa), honi esker, aldez aurretik olatu-gunei edo itsasaldien arrisku-gunei buruzko informazio osagarria eskuratu ahal izango da. Horrela, sorospen eta salbamendu zerbitzuek hondartzetan mugatutako eremuak edo arrisku eremuak ezarriko dituzte, bainu seguruagoak edukitzeko. Ekimen hau hurrengo urteetan zehar gainerako hondartzetara hedatu daiteke.

 

  • Hondartzen informazio topografikoaren sorrera garbiketa makinetan instalatutako GPS baten bidez. Hobekuntza honi esker, hondartzen bilakaera eta hondarraren distribuzioa ezagutu ahal izango dira, hondartzen birmugaketa egokiagoa egingo da eta portoraketa eremuaren zehaztapena ere.

 

  • Sentsibilizazio kanpainak eta inkestak: Hondartzen udako denboraldian zehar sentsibilizazio kanpaina bat egingo da “Gure hondartzak zaindu ditzagun” lemapean. Bertan, erabiltzaileen hondakinen bereizketa egokia eta garbiketa zerbitzuaren kalitatearen pertzepzioa azpimarratuko dira. Eremu ibiltari batean ezarriko dira.

 

Halaber, uztailaren bigarren hamabostaldian eta abuztuaren lehenengoan, Departamentuak hondakinak gordetzeko banakako ontziak banatuko ditu eta paperontzietako hondakinak karakterizatzeko jardunaldi publikoa egingo du. Kanpainan zehar hondartzen eta bere habitataren garrantzia azpimarratuko da, natura eta ingurumen balioen zaintzea sustatzeko.

 

Garbiketa lanen behaketa:

 

Departamentuaren tresneria teknikoaz gain, hondartzek kanpoko laguntza izango dute garbiketa lanen behaketan, ahalik eta baldintza onenean egiten direla bermatzeko (gainbegiratze orokorra eta gorabeheraz arduratzea, asko eta mota ezberdinetakoak izaten baitira).

 

 

Itsasoko zaborraren sorreraren prebentzioa eta zuzenketa

 

Departamentua LIFE-LEMA proiektuaren buru da. Itsasoko ur gaineko zaborraren kudeaketa eta bilketa adimenduaren eredu bat. Kideak dira AZTI, Surfrider Foundation, Kosta Garbia, Biarritzeko Udala eta Rivages ProTech (SUEZ).  

 

Departamentuak Surfrider Foundationekin elkarlanean aritzen da ere OSPAR garbiketa kanpainetan eta beste hainbat ekimenetan.

 

Informazioa

 

Departamentuak 2016an abian jarri zuen web-kameren zerbitzua mantentzen du. Honi esker, erabiltzaileek meteorologiaren, itsasoaren eta hareatzen egoera zein den ezagutu dezakete gipuzkoaingurumena.eus web gunean.