Atzealdea

Partaidetza Foru Arauaren balorazio txostena aurkeztu du Batzar Nagusietako batzordeak

Foto Partaidetza Foru Arauaren balorazio txostena aurkeztu du Batzar Nagusietako batzordeak

Partaidetza Foru Arauaren balorazio txostena aurkeztu du Batzar Nagusietako batzordeak

Espero da txostenaren idazketa teknikoa uda amaierarako gauzatzea eta, horrenbestez, tramitazio ofizialari ekitea, azken onarpena izan dezan

Partaidetza Foru Arauaren balorazio txostena aurkeztu du Batzar Nagusietako batzordeak

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Plan Estrategikoan jasotako helburu garrantzitsuenetako bat Partaidetza Foru Arauaren eguneratze eta garapena da, jada eratu den udal mailako erakunde arteko espazio bat sortuz, eta legealdi osoa hartuko duen partaidetza programa bat eginez. 2011 urtetik indarrean den Foru Araua moldatuko da, errealitate berrietara eta Gipuzkoako gizartearen egungo eskakizunetara egokituko delarik. Helburua da tresna berria aitzindaria izatea lurraldean, tresna eraginkorra izan dadila herritarrekin lankidetza sustatzeko.

 

Prozesu honen bitartez ez da soilik Zuzenbidearen aldetik Administrazioek hartzen dituzten erabakiek eragindako arazoei erantzun sistematiko eta arrazoizko bat ematea bilatzen. Areago, “Gobernantza” berriak eskatzen duen protagonismo pertsonal eta aktiboa eman nahi zaie norbanakoei eta erakunde publiko zein pribatuei. Hala, prozesu honek bere gain hartzen ditu gizarteak Administrazio Publikoekiko dituen politika, programa, arau eta bestelako prozesu zehatz ala globalen definizio, aplikazio eta interpretazioak.

 

Ulertzen denez, egungo Foru Arauaren zailtasunik handiena ez datza bere artikulazioan, ezpada gaur egungo partaidetzaren kulturan eta sortzen gabiltzan ala nahiko genukeen gizarte ereduan.

 

Agerikoa da egungo Administrazio Publikoak ezin duela eta ez duela gizartearen aurrean Autoritatearen molde tradizionala errepikatu. Hortaz, partaidetza are gehiago zabaldu beharra dago, erakundeak herritarrengana gerturatuz. Beraz, Administrazio Publikoek deliberazio prozesuak bideratzen dituztenean, herritarrei entzun besterik ez, aintzat hartuak ere izan behar dute eta egungo eredu edo sistema demokratikoa aberastu.

 

Foru Arauaren eguneratzearen beste helburu nagusietako bat, bere aniztasunarengatik, Gipuzkoako gizarte osoaren isla izango den lan-prozesu baten sustapena da. Horretarako, prozesu guztia bere gain hartzen duen metodologia bat ezarri da. Prozesu hau da 2017 urteko lehen seihilekoan garatzen dabilena, 2016 urtean Batzar Nagusietako batzordea lanean hasi eta hilabete gutxira. Batzorde hori arduratu da foru arauaren berrikuspenaz; eragileei, profilei eta partaide diren kolektiboei dagokienez, ikuspegi zabal batekin jarduteko zereginarekin.

 

Batzar Nagusietako batzordeak jadanik aurkeztu ditu ondorioak, partaidetza prozesuaren balantzea eginez, eta jarraian txosten hori oinarri hartuta lanean dihardu eragile sozialekin, udalekin, partaidetzan adituekin eta berdintasunean adituekin. Ostean Gipuzkoako Foru Aldundiaren barruan eta Batzar Nagusietan kontraste ariketa egingo da.

 

Gipuzkoako Batzar Nagusiek luzatutako gomendioen artean, orokorrean hizkuntza sinplifikatzeko ahalegina eskatzen da, kontzeptuak herritar ororentzat ulergarri izan daitezen. Halaber, aholkatzen da elkarteratze eskubidearen erabilera malgutzea, erregistroa ez dadin izan partaidetza eskubidea erabiltzeko nahitaezko betekizuna.

 

Bestalde, beharrezko irizten zaio Foru Arauan indarrean dauden metodologien  xede eta helburuak argitzeari, hala nola, gardentasunari buruzko 4/2004 Foru Arauan zehaztutako gaien zein Euskadiko Tokiko Erakundeen  2/2016 Lege berrikoen eguneraketa orokorra gauzatzea, nobedadeak ekartzen baititu. Azkenik, eskaera egiten da Internet, sare sozialen eta teknologia berrien bidezko partaidetza prozesuei garrantzia emateko.

 

Espero da txostenaren idazketa teknikoa uda amaierarako gauzatzea eta, horrenbestez, tramitazio ofizialari ekitea, azken onarpena izan dezan.