Atzealdea

Patia Europe enpresak Biozientziak Fundazioaren laguntza jaso du

Foto Patia Europe enpresak Biozientziak Fundazioaren laguntza jaso du

Patia Europe enpresak Biozientziak Fundazioaren laguntza jaso du

Markel Olano diputatu nagusiak eta Manuel Beraza Kutxako lehendakariak diabetesari aurre hartzeko sistemak lantzen dituen Donostiako start up horretako laborategiak ezagutu dituzte.

patia

Gipuzkoan biozientzien sektoreko enpresak sustatzeko Biozientziak Fundazioa osatzen duten erakundeetako ordezkaritza bat Patia Europe enpresak Donostian duen enpresako instalazioetan izan da, Markel Olano diputatu nagusia eta Manuel Beraza Kutxa Fundazioko presidentea buru direla.  Enpresa ibilbide berri honetan fundazioak babestu duen oinarri teknologikoko lehenengo start up-a izan da, eta diabetesa aurrez hautemateko tresnak garatzen ditu Miramongo egoitzan.

Olanok eta Berazak, eta haiekin izan diren Ainhoa Aizpuru Sustapen Ekonomikoko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako diputatuak eta Kutxako zuzendari nagusi Carlos Ruizek, biozientzien eta osasunaren sektoreak gure lurraldean jarduera ekonomiko berri bat sortzen eta enplegu berrien eragile gisa duten garrantzia azpimarratu dute. Hori zela eta, 2016. urte bukaeran bi erakundeek Biozientziak Fundazioa suspertzea erabaki zuten, lurraldeko “sektore biosanitarioaren dinamismoa areagotzeko”, Gipuzkoako ekonomiarentzat eta gizartearentzat estrategikoa den sektore horretan “ekimen ekintzaileei” eta “enpresa proiektu berriei” laguntza emanez.

“Zientzia, teknologia-ikerketa eta berrikuntza dira, XXI. mendean, enpresa garapenaren oinarria eta, ondorioz, lurralde ororen garapenerako zutabe nagusi. Biozientziak Gipuzkoa Fundazioak bio-osasunaren sektorearen garapena indartu nahi du gure lurraldean”, jakinarazi du Manuel Berazak. Bere esanetan, gainera, bide horri ekiteko istituzioen arteko kolaborazioak beharrezkoak dira, “kalitate handiko proiektuak identifikatzeko” konpromisoa hartu, horiek gero “merkaturatzeko bultza eginez”, beti ere “zorroztasunetik eta finantza baliabideak” bideratuz.

Gipuzkoako diputatu nagusiak, Markel Olanok, Patia Europe enpresaren instalazioak ezagutu ondoren, enpresa-proiektu honek lortutako “berrikuntza eta bikaintasuna” nabarmendu ditu, hain zuzen ere “medical devices” delako espezializazio eremuan, zeinetan gure lurraldeak “potentzial handia” duen. “Patia Europek garatzen dituen produktuek interes aipagarria dute gizarte osorako. Honetaz jabetu gaitezen, Euskadin gaixotasun honek duen prebalentzia %10 ingurukoa da. Horrelako proiektuak hemen garatzea, Donostian, mundu mailan erreferentzia direnak, gizarte osorako positiboa da”, adierazi du Olanok. Gainera, gogoratu du Gipuzkoa lanean ari dela biozientzien eta osasunaren sektorean “ingurune erakargarri” gisa sendotzeko biozientzia eta osasunaren alorrean.

Fundazioaren arduradunek jakinarazi dute entitateak Adituen Batzordea aurkeztuko duela hurrengo asteetan; osasunaren eta biozientzien esparruko nazioarteko punta-puntako pertsonek osatuko dute eta aholkulari lana egingo du, fundazioari aurkezten zaizkion proiektuen bideragarritasun teknikoari buruzko txostenak egiten.

Diabetesa aurrez hautematea

Patia Europe enpresak diabetesa aurrez antzemateko tresnak garatzen ditu Miramongo Parke Teknologikoko bere egoitzan. Proiektu berritzaileen artean, besteak beste, dagoeneko kit bat merkaturatu du, B motako diabetesa izateko arriskua detektatzen duena, ahoan kotoi txotx bat sartuz eskuratzen den zelula epitelialen lagin bat aztertuta.  

Patia Europe enpresa bioteknologiko globala, liderra eta aitzindaria da, eta Bostonen eta Mexikon ere egoitzak ditu. Enpresak sortzen dituen produktuek oso ondorio garrantzitsuak dituzte, eta ez 2 motako diabetesa duten gaixoen osasun laguntzaren ikuspuntu kliniko, ekonomiko eta sozialetik begiratuta bakarrik, baita laguntza horren eredua aldatzen ari delako ere, tresna genomikoak eta terapia pertsonalizatuak txertatuz.

Patia enpresa Biozientziak Fundazioaren laguntza jaso duen lehenengo start up-a izan da, eta 500.000 euroko partaidetza mailegua eman zaio.

Patia Europe enpresak, Miramoneko Parke Teknologikoan duen egoitzatik, 2 motako diabetesa eta haurdunaldiko diabetesaren prebentziorako tresna genomikoak garatzen ditu. Horretarako, oinarri gisa hartu dira Osasunerako Carlos Slim Fundazioak diabetesaren alorrean inoiz egindako ikerketa genetiko zabalenak, zeintzuk Broad Institutek (MIT eta Harvardeko Unibertsitateak) garatu dituen. 2 motako diabetesa gaixotasun lazgarria da, baina ekidin daitekeena bizimodu osasuntsu bat edukiz gero.

Patiaren prebentzio programak Diabetes Prevent izena du eta helburu bikoitza betetzea bilatzen du. Batetik, gaixotasuna garatzeko pertsona orok izan dezakeen aurrejoera genetikoa ezagutzeko aukera ematen du. Bestetik, tresnak Digitalak eta wearableak eskaintzen ditu diabetesaren prebentzioan lagungarri izateko, nutrizioari eta aktibitate fisikoari dagozkion pauta pertsonalizatuak eskainiz.

Patia Europe enpresak, Miramoneko Parke Teknologikoan duen egoitzatik, 2 motako diabetesa eta haurdunaldiko diabetesaren prebentziorako tresna genomikoak garatzen ditu. Horretarako, oinarri gisa hartu dira Osasunerako Carlos Slim Fundazioak diabetesaren alorrean inoiz egindako ikerketa genetiko zabalenak, zeintzuk Broad Institutek (MIT eta Harvardeko Unibertsitateak garatu diteun. 2 motako diabetesa gaixotasun lazgarria da, baina ekidin daitekeena bizimodu osasuntsu bat edukiz.

Laureano Simonek, Patia Europeko kontseilari delegatuak, Biozientziak Gipuzkoa Fundazioak proiektuari emandako laguntza eskertu nahi izan du. Teknika genomiko berritzaile hauek “oraina eta geroaren arteko muga ezarri dute diabetes 2 bezalako gaixotasunen aurkako borrokan”. Simonek xehetu duenez, bizi dugun egoera larriaz jabetu beharrean gaude, XXI. mendeko pandemia batez ari garelako. “Dieta nahiz kirola egiteko pauta petsonalizatuak edukiz, esponentzialki mugatzen da 2 motako diabetesa edukitzkeo aukera· aipatu du.

Biozientziak fundazioa

Foru Aldundiak eta Kutxak, 2011ko bukaeran, Biozientziak Gipuzkoa Fundazioa sortu zuten, eta orain erabaki dute baterako ekimen hori berpiztea, lurraldean garapen eta dinamismo faktore bihur dadin alor horretan. Iaz patronatua berritu zen, estatutuak birmoldatu ziren, egungo egoerara egokitzeko, eta miloi erdi euroko aurrekontua esleitu zitzaion. Aurten, milioi bat eurora zabaldu da zuzkidura hori, bi erakundeek erdi bana.

Aurrekontuaren zatirik handiena sektore biosanitarioko start up-ei eta pertsona ekintzaileei laguntzera bideratuko da, sektorean dinamismo berri bat sortzen duten enpresa proiektuak gara ditzaten.  Gainera, fundazioak, besteak beste, bikaintasuna sustatu nahi du ikerketan, jakintza berria sortu, teknologia transferentzia indartu, eta biozientzien sektorearen garrantziaz sentsibilizatu.