Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Sinphonia Phantasma Koldo Mitxelena kulturgunean

Sinphonia Phantasma Koldo Mitxelena kulturgunean

Proiekzioa Joserra Senperena eta Ignacio Bilbaok zuzenean jotzen duten soinu bandaz osatua dago.

2017/01/30
 

Sinphonia Phantasma izenburu daraman emanaldiak, Sipo Phantasma pelikularen proiekzioa eta Joserra Senperena eta Ignacio Bilbaok zuzenean jotzen duten soinu bandaz osatua dago. Bi musikari hauek dira ¨XXI. mendeko film mutu¨ gisa definitua izan den proposamen original honen soinu bandaren egileak.

Sipo Phantasma, Koldo Almandozek zuzenduriko luzemetraia dokumentalak, kruzero batean itsasoratu eta barku, zinema, hondoratze, mamu, maitasun eta vanpiro istorioetan murgiltzeko gonbitea egiten digu. Bai gaia eta bai formarengatik, Sipo Phantasma, zinema areto batean proiektatua izateko sortua izan zen. Sinphonia Phantasma emanaldiak, duela ia 100 urte Nosferatu filmeko lehen ikusleek Berlingo zoologikoko lorategian bizi izan zuten moduan, vanpiro pelikula garaikide hau zuzeneko musikarekin gozatzeko aukera eskainiko digu.

Sinphonia Phantasma kontzertu-proiekzioa Bilboko Zinebi jaialdian egin zen lehendabiziko aldiz. Ikusle eta kritika arrakastarekin batera, esperientzia berezi hau errepikatzeko eskaerak jaso genituen. Koldo Mitxelenak gonbidatuta, datozen urtarrilak 31 eta otsailak 1ean Sinphonia Phantasma emanaldia plazer handiz eskainiko dugu arratsaldeko 19.30tan hasita.

Sipo Phantasma Txintxua Films-en ekoizpen bat da eta prestigio handia duen azkeneko Rotterdamgo Nazioarteko Zinemaldian estreinatu zen. Orduz geroztik zinemaldi garrantzitsuetan parte hartu du, besteak beste, Donostiako Zinemaldiko Zabaltegi sailean, Argentinako BAFICI eta La Platan, Florentziako Dei Popoli esanguratsuan, Kolonbiako FICALI-n, aipatutako ZINEBI-n,...

Epe laburrean Holandako Eindhoven hiriko DOC Feed, Estoniako Tartu World Film Festival eta Bartzelonako Cinema D’Autor-en izango da.

Filmak areto alternatiboetan ere ibilbide garrantzitsua izan du eta Madrid, Logroño, Valentzia eta Iruñako areto ezberdinetan ikusi ahal izan da. Datorren urtarrilak 25an Gasteizko Artium-en proiektatuko da eta urtarrilak 26tik 29ra Madrilen izango da CINETECA- Mataderon, Las Chicas de Pasaik-en Gure Hormek film laburraren konpainian.

http://www.cinetecamadrid.com/pelicula/sipo-phantasma-corto-gure-hormek/2289/

Martxoan Asturiasera iritsiko da (martxoak 9 Avilesko Centro Niemeyer-en eta 10ean Oviedoko unibertsitatean)

SINPHONIA PHANTASMA 70min

J.B. Euskera azpit. gazteleraz

Koldo Almandozen SIPO PHANTASMAfilmaren proiekzioa Joserra Senperena eta Ignacio Bilbaoren zuzeneko musikarekin.

KOLDO MITXELENA Kulturgunea, urtarrilak 31 eta otsailak 1,19:30etan, sarrera doan

  

1293