Atzealdea

Porcelanas Bidasoa Lantegia gogoan

Foto Porcelanas Bidasoa Lantegia gogoan

Porcelanas Bidasoa Lantegia gogoan

Erakusketa abenduaren 15etik martxoaren 5era ikusgai Oiasso Museoan.

Porcelanas Bidasoa Lantegia gogoan

Porcelanas Bidasoa lantegiko pieza-kopuru handi batek eta beste elementu batzuek tokia partekatzen dute testigantza historikoekin eta 80 urteko ibilbideko argazkiekin

José Antonio Santano Irungo alkateak, María José Tellería Gipuzkoa Foru Aldundiko Kulturako zuzendariak, Karlos Olivé argazkilari irundarrak eta Pía Alkain Oiasso Erromatar Museoko zuzendariak ostegunean aurkeztu dute "Porcelanas Bidasoa: Industria, Artea eta Memoria" erakusketa. Hirian datozen hilabeteetan izango den kultura hitzordu garrantzitsuenetako bat. Irungo lantegi ospetsuaren 80 urteko ibilbideko historia ekarri nahi da gogora.

“Porcelanas Bidasoaz hitz egitea hiriaren historia hurbilena azaltzen duten Irungo nortasun ezaugarriez hitz egitea da. Nork ez du ikusi edo ez dauka etxean Porcelanas lantegiko baxera pieza bat, edo nork ez du ezagutzen lantegian lan egin zuen norbait? Erakusketa era esklusiboan landu da irundar museo horretarako. Memoria historikoaren ariketa bat da eta oroitzapen eta omenaldi osagaia eskainiko die han lan egin zuten pertsonei,eta iragan artistiko eta industrial irundarraren adibide handi baten kontakizuna egiten lagunduko du” adierazi du alkateak.

Erakusketaren abiapuntua Karlos Olivé  argazkilari irundarrak lantegia itxi zenean hartutako argazki batzuk dira. Lan horretatik abiatuta eta Kultura departamentuaren bidez –departamentu horrek ulertu baitzuen irudi bilduma horren balio historikoa eta kulturala-, Irungo Udalaren eta Gipuzkoa Foru Aldundiaren arteko lankidetza egiteko aukera aztertzen hasi zen, irismen handiagoko erakusketa bat egiteko. Horrela, Gordailuan dauden materialak aprobetxatuz (Gipuzkoako Kultura Ondare Higigarriaren zentroa, Belaskoenea), lantegiaren ekoizpen guztia birpasatu nahi da.

Erakusketa horretako garrantzi handieneko piezen artean, Junkaleko Amaren tamaina handiko erreprodukzioa nabarmentzen da, are harrian egina. Lantegiaren aurreko aldea apaintzen zuen eta erakusketa egin bitartean, museoko atondoan egongo da. Bildu den bildumaren gainerakoa platerekin, pitxarrekin eta beste pieza batzuekin osatzen da. Haietako batzuek estatuko artista batzuk egin dituzte eta beste batzuk nazioarteko artistek, hala nola, Salvador Dalík, Pablo Picassok, besteak beste. Bertako artistei eskainitako gune bat ere badago. Portzelanan egiten lanaren profesional handiak ziren eta zeregin mota guztiak egiten zituzten: prototipoa diseinatzen zuten; eskultura, moldeatutako piezen  junturak, dekorazioaren diseinua lantzen zituzten eta eskuz pintatzeaz ere arduratzen ziren. Conchita Laca artistaren gune berezi bat ere nabarmentzen da. Lantegian lan egin zuen 1952tik 1984ra arte; bertan, eskuz egiten zituen loreak ikusi ahal dira.

Erakusketaren beste erreferenteetako bat Karlos Olivé  argazkilariak hartutako 23 argazkiak dira, baita eraikuntzari eta lantegiaren tokiei buruzko beste argazki batzuk ere, José Mari Castilloren, Miguel Salaberriaren eta José Luis López de Zubiriaren artxibo historikoei esker. Gainera, 14 minutuko bideo bat proiektatzen da; bertan, lantegian lan egin zuten pertsonen testigantzak ematen dira. Ikus-entzunezko hunkigarri bat da, eta esperientziak eta pasadizoak kontatzen dira. Bitxikeria gisa, erakusketan dago Irungo lantegitik atera zen azken portzelana: Rafael Burgosek diseinatutako aretha bilduma. Erakusgai dauden material guztiak azaltzen dituzten hamabi informazio-panelek osatzen dute bilduma.

Erakusketa datorren martxoaren 5era arte egongo da irekita, ordutegia: Goizez, astearte igandera, 10:00 - 14:00 eta arratsaldez, 16.00 - 19:00.