Atzealdea

Aldundiak eta Batzar Nagusiek erabaki dute Orixe ikastetxeari eta Eusko Jaurlaritzari aukera desberdinak proposatzea zentroa kokatzeko

Foto Aldundiak eta Batzar Nagusiek erabaki dute Orixe ikastetxeari eta Eusko Jaurlaritzari aukera desberdinak proposatzea zentroa kokatzeko

Aldundiak eta Batzar Nagusiek erabaki dute Orixe ikastetxeari eta Eusko Jaurlaritzari aukera desberdinak proposatzea zentroa kokatzeko

Kulturako diputatuak 120 m2 eskaini ditu Santa Teresa komentuaren inguruan,

Aldundiak eta Batzar Nagusiek erabaki dute Orixe ikastetxeari eta Eusko Jaurlaritzari aukera desberdinak proposatzea zentroa kokatzeko

Kulturako diputatuak 120 m2 eskaini ditu Santa Teresa komentuaren inguruan, eta proposatu du Kanpanario kaleko Orixe ikastetxe zaharrak, Udalaren jabetzakoak, ikastolaren gainerako premiak har ditzala.

Denis Itxaso Kulturako diputatuak Batzar Nagusietan adierazi du Aldundiak aintzat hartzen dituela Orixe ikastetxearen beharrak, nahiz eta eskumenik ez izan alor horretan, eta, beraz, zentroa kokatzeko pare bat aukera aurkeztu ditu.

Itxasok azaldu duenez, Santa Teresa komentuak ez du ikastetxe bat hartzeko baldintzarik; izan ere, bere garaian komentu horretan egin zen berrikuntzaren ondorengo xedea museo bat hartzea zen. Halaber, adierazi du akordio batera iritsi direla Eusko Jaurlaritzarekin Santa Teresa komentuan Euskadiko Arkitektura Garaikidearen Institutu berria kokatzeko, eta okupazio hori bateraezina dela umeentzako ikastetxe batekin, batez ere sonorizazio arazoengatik. Beraz, komentuan bertan dagoen 120 m2-ko espazioa eskaini dio zentroari, Orixerekin lotuta egon litekeena. Espazio hori ikastetxetik gertu dago eta abantaila horri eman dio lehentasuna Orixe ikastetxeak, baina bertara iristeko arazoak egon daitezke, harresiaren ondoan baitago.  Kasu horretan, ikasleek Gaztelubide elkartearen ondoan dagoen atetik sartuko lirateke, eta Aldundiak proposatzen duen bigarren aukeratik ere distantzia bera dago. Aukera hori Kanpanario kalean dagoen eraikina izango litzateke, bere garaian Orixe ikastetxea hartu zuena, eta, beraz, berrikuntza lanen bat bakarrik egin beharko litzateke.

Itxasok eskatu zien Gobernua osatzen duten alderdiei Podemos eta Bilduk aurkeztutako mozioa onar zezatela, non Aldundiari eskatzen zaion Orixe ikastetxerako konponbide bat aurkitu dezala; horrela, mozio hori aho batez onartu da. Mozio horretan, ganberako taldeek onartu dute Udalak, Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak Alde Zaharraren inguruan dituzten eraikinak eskura jar ditzatela, Orixe ikastolaren beharrei erantzuna emateko. 

Itxasok esan du ikastetxeko zuzendariarekin hitz egin duela eta begi onez ikusten dutela konponbide hori. Nolanahi ere, bi aukerak ez lirateke baztertzaileak izango eta osagarriak izan litezke.

Kulturako diputatuak adierazi du Udalak ez diola orain arte konponbiderik eskaini zentroari, nahiz eta higiezin parke handia izan Alde Zaharrean, eta Aldundiak, Udalak, Eusko Jaurlaritzak eta Orixek osatutako lan mahai bat eratzearen alde azaldu da, betiere aukera desberdinak aztertzeko, erabaki bat hartzeko, eta aukeratutako espazioa egokitzeko behar diren inbertsioak Eusko Jaurlaritzak egiteko.