Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Ingurumenak narriatutako gune bat berreskuratu du Zumarragan eta Skate Park-ea eraiki du

Ingurumenak narriatutako gune bat berreskuratu du Zumarragan eta Skate Park-ea eraiki du

Inauguratu egin dute.

osé Ignacio Asensio, Ingurumeneko Diputatuak, parte hartu du Zumarragako Skate Park berriaren inaugurazioan, Mikel Serrano herriko alkatearekin batera. Skate Park berria Aldundiko Ingurumeneko Departamentuaren ekintza da, leku eta inguru narriatuak berreskuratzeko.

Ekintza honi esker, berreskuratu da erabilerarik ez zuen eta narriatuta zegoen eremua, Zumarragan Abiadura Handiko Trena eraikitzeko lanak direla eta. Zehazki, ETS-k trenaren obra lanetan zehar aglomeratuarekin asfaltatutako zelaigunea da.

Eremua berreskuratzearen mesedetan eta udalerriaren beharrak aintzat hartuz, Zumarragako Udalarekin bilerak egin dira. Bilera hauetan, Zumarragako Udalak aisiarako guneen falta helarazi zion Departamentuari, eta horregatik, eremua berritzea proposatu zen eta Skate Parka eraikitzea erabaki zen.

Zelaigunearen egokitzapenean oinarritu da obra; 6 metroko zabalera duen bide bat, 2 metroko zabalerako oinezkoentzako pasabidea, 350 metroko skate parka eta 7 aparkaleku plaza eraikiz. Herriak kanpoko ekintzetarako kirol-instalazio berria edukiko du.

Lanak Construcciones Antio enpresari esleitu zaio, inguruko enpresa. 45.570€-ko inbertsioa izan da udalerriarentzat, eta hilabeteko epean gauzatu da.

Ekintza esparru honen barne, 2016. urtean hainbat herrialdetan eremu narriatuak berreskuratzeko obrak egin dira: Zarautz, Lasarte eta Zumarragan.

  

1722